Koma (musika taldea)
| Koma | |
|---|---|
2008ko Petróleo Rock musika jaialdian, Miranda de Ebro. | |
| Datuak | |
| Jatorria | Iruñea (Nafarroa) |
| Musika mota | Heavy metal Groove metal Thrash metal |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1995 - 2012 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | GOR Locomotive Music Maldito Records |
| Taldekideak | |
| Brígido Duque Rafael Redín Natxo Zabala Juan Karlos Aizpun | |
| Informazio gehigarria | |
| www.koma-grupo.com | |
Koma, 1995ean Iruñean sorturiko heavy metal taldea da. 2012an desegin zan. 2018an taldea eszenatokietara bueltatu zen.
Ibilbidea[1]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beraien lehenengo maketa 1995 urtean argitaratu zen. Oso denbora gutxian 1000 ale saldu zituzten eta horren ondoren, taberna eta gaztetxetan jotzen hasi ziren. 1996an Gor disketxearekin “koma” diskoa argitaratu zuten. Horri esker, 57 kontzertuz osaturiko bira bat egin zuten, eta espainiar estatuko hainbat lekutan jo zuten.
Gira hori ematen ari ziren bitartean beraien bigarren diskoa grabatu zuten, “El infarto” izenekoa, eta 1997 urtean argitaratu zuten. 10 egunetan 10.000 ale saldu ziren. Guztira 71 kontzertu egin zituzten.
Taldearen hurrengo ekimenak kolaborazioak izan ziren, adibidez “Aquí huele como que han fumado” abestia Asturiar hizkuntzara itzuli zuten hizkuntza horren aldeko bilduma batean parte hartzeko. Horrez gain, Itoiz taldearen “Marea gora” abestiaren bertsio arrakastatsu bat sortu zuten.
1999an taldearen hurrengo lana kaleratu zuten, “El catador de vinagre” izenarekin. Taldea esagunagoa zen eta zale gehiago zituen, gainera disketxe berri batekin sinatu zuten, “Locomotive music” hain zuzen ere.
Aldaketa hauek eta bira handi baten ostean, 2000 urtean Komaren laugarren diskoa argitaratu zen, “Criminal” hain zuzen ere. Festibal handietan lekua izatea lortu zuten, hala nola Viña Rock 2001 eta Machina 2001. Horretaz aparte, urte berean Kafe antzokian zuzeneko bat grabatu zuten “Molestando a los vecinos” izenarekin. 2003 eta 2004 urteen artean atsedena hartu zuten, eta bandaren desegitearen inguruko zurrumurruak egon ziren.
Atseden honi esker “Sinónimo de ofender” diskoaren grabaketarako denbora nahikoa izan zuten
2007ko urriaren 22an taldeak seigarren diskoa kaleratu zuen, “Sakeo” izenarekin. 3 urte diskoa areto eta festibaletan ezagutarazten egon eta gero, 2010ean beraien zazpigarren diskoa grabatu zuten, “La maldición divina”. Disko hau 2011ko martxoaren 1an argitaratu zen. Disko honek heavy kutsu nabarmenagoa dauka eta letrak ironiaz beterik daude. Diskoaren lehenengo singlerra “La almohada Cervical” da. 2012ko ekainaren 14an Brigi duque abeslariak taldea utzi zuen. Abeslariaren erabakiaren ondoren Koma taldeak bere ibilbideari amaiera eman zion urte horretan bertan. Bere azken kontzertua 2012ko abenduam Hatortxu Rock jaialdian egin zuten. 6 urte jo barik egon ondoren, 2018ko otsailaren 26an “La fiera nunca duerme” biraren baitan eszenatokietara bueltatzen zirela iragarri zuten. 2024an disko berri bat atera zuten, “Una ligera mejoría antes de la muerte” izenarekin.
Jatorrizko taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Brígido Duque (ahotsa eta gitarra)
- Rafael Redín (baxua eta ahotsak)
- Natxo Zabala (gitarra)
- Juan Karlos Aizpun (bateria)
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maketa, (autoekoiztua, 1995).
- Koma, (GOR Diskak, 1996).
- El infarto, (GOR Diskak, 1997).
- El catador de vinagre, (GOR Diskak, 1999).
- Criminal, (Locomotive Music, 2000).
- Molestando a los vecinos, (Locomotive Music, 2001).
- Sinónimo de ofender, (Locomotive Music, 2004).
- Sakeo, (Maldito Records, 2007).
- La maldición divina, (Maldito Records, 2011).
- La fiera nunca duerme, (Autoekoiztua, 2018).
- Una ligera mejoría antes de la muerte, (Autoekoiztua, 2024)