Komantxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Komantxeak

Komantxeak.
Biztanleak guztira
10.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
AEB (Mexiko Berria, Kolorado, Kansas, Oklahoma, Texas)
Hizkuntza
Soshon
Erlijioa
-
Zerikusia duten beste giza taldeak

Komantxeak[1] Ipar Amerikako tribua da, Komantxeria izeneko lurraldean (Mexiko Berria, Colorado eta Kansasko hego-ekialdea, Oklahoma eta Texasko ekialdea) bizi dena.

Biztanle kopuru gorena 20.000 kidekoa izan zela uste da. Gaur egun Komantxe Nazioak 10.000 bat kide ditu; erdia Oklahoman bizi da eta gainontzekoak Texasen, Kalifornian eta Mexiko Berrian.

Komantxe izenaren jatorriari buruzko hainbat teoria daude. Onartuena "Kohmathts" (etsai) ute hizkuntzako hitzaren eratorria dela uste da. Komantxeek beren buruari Numunuu (Herria) deitzen diote.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komantxeak Wyoming aldeko shoshon familiakoak ziren eta XVIII. mendetik aurrera zabaldu ziren Ipar Ameriketako Ordoki Handietara; bizimodu erdi-nomada egiten zuten han, ehiztari gisa; batez ere bufaloak harrapatzen zituzten. Migrazio horretan beste herri batzuk bultzatu zituzten hegoalderantz, apatxeak nagusiki.

XVIII. mendean jarri ziren harremanetan konkistatzaile espainiarrekin; zaldia erabiltzen hasi zen lehenengoetako herri Amerikar natiboa izan zen.

10.000 komatxe inguru ziren XIX. mendearen hasieran, eta luzaroan erabili zen haien hizkuntza shoshon indiarren arteko lingua franca gisa.

XIX. mende erdialdean, penateka izeneko hegoaldeko komantxeak Indiarren Lurraldean (Indian Territory, egungo Oklahoma) bizi ziren. Iparraldean, ordea, borrokari ekin zioten komantxeek, kolono zuriak lapurtzen ari zitzaizkien lurrei eustearren. 1864an, Christofer "Kit" Carsonek gidaturiko gudaroste zuriak menderatu zituen komantxeak eta hitzarmen bat izenpetu behar izan zuten Estatu Batuetako gobernuarekin (1865). Oklahoma mendebaleko erreserba batean geratzera behartu zituzten komantxeak hitzarmen hori zela eta. 1867an, ordea, kiowa eta apatxeekin batera, berriro altxatu ziren komantxeak zurien aurka; benetako sarraskiak egin zituzten zuriek komantxeen artean ondoko urteetan.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]