Edukira joan

Komentsalismo

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Akaro foretikoak, euli batengan (Pseudolynchia canariensis)

Komentsalismoa bi espezieren arteko harreman ekologiko estua da: bertatik, komentsal deitutakoak onura (elikagaiak, bizitokia...) ateratzen du, baina beste kideak ez du onurarik edo kalterik jasotzen [1] [2] .

Hitza "komentsal" hitzetik dator, hau da, "mahaikide", "jankide" gizakien interakzio sozialari erreferentzia egiten dionean. Hitz hori latinetik eratorria da, commensalis hitzetik, com- aurrizkiarekin ("elkarrekin") eta mensa ("mahai")[3]. Hasiera batean, terminoa animaliei ematen zitzaizkien janarien soberakinei egiten zien erreferentzia, edo animalia bat dagoeneko beste batek jandakoaren soberakinetik bizi zenean.

Hitzaren esanahi biologikoa Pierre-Joseph van Benedenek sortu zuen, 1876an[4].

Komentsalismoaren hiru adibide dira hauek:

  • Hiena bezalako animalia sarraskijaleek animalia ehiztariekin finkatzen duten harremana. Ehiztariek harrapakina hil eta jaten dute, eta hienek harrapakinaren hondarrak aprobetxatzen dituzte [1].
  • Bakterio askok gizakiaren zein animalien hestean eratzen duten harremana. Bakterio horiek saprofito moduan bizi dira, digeritu gabeko janariez elikatuz. Ez dute inongo kalterik sortzen, eta gizakiaren heste-flora bakteriarra osatzen dute. Beste bakterio batzuk (Staphylococcus aureus, esaterako) larruazalean edo sudurreko mukosetan bizi dira, kalterik sortu gabe [5].
  • Orkideek eta goroldioak jankide-harremana mantentzen dute zuhaitzekin, adarretan edo enborrean hazten direlako, bertan argia eskura dutelako fotosintesia egin ahal izateko.

Komentsalismo motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Inkilinismoa: espezie batek beste baten gorputza erabiltzen du bizileku gisa, inongo kalterik sortu gabe. Adibidez, orratz-arraina itsas luzokerren barrunbe klokalean bizi da, eta bertan aterpe eta babesa aurkitzen du [8]
  • Metabiosia: Beste espezie baten gorpuzkiak, gorotzak, eskeletoak edo gorpuak aprobetxatzean datza, babesteko edo tresna gisa erabiltzeko. Adibidez, karramarro ermitauak (Pagurus), beren sabelalde biguna babesten dutenak barraskilo baten maskor hutsean sartuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Dualde, V.: Biología, Curso de orientación Universitaria Ed. Ecir (1987) 602-603 orr. ISBN: 84-7065-128-5
  2. Komentsalismo ZT Hiztegi Berria, Elhuyar
  3. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «comensal | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (kontsulta data: 2021-12-16).
  4. (Ingelesez) «Details - Animal parasites and messmates / - Biodiversity Heritage Library» www.biodiversitylibrary.org (kontsulta data: 2018-05-30).
  5. Kluytmans J, van Belkum A, Verbrugh H (1997ko Uztaila) Nasal carriage of Staphylococcus aureus: epidemiology, underlying mechanisms, and associated risks. Clinical Microbiology Reviews. 10 (3): 505–20
  6. Phiresy, phoresis, phoretic Bugguide
  7. Tajovy, Karel, et al. (2001) "Millipedes (Diplopoda) in Dog's' nests". European Journal of Soil Biology, vol. 37, 321–323 orr.
  8. Dualde, V.: Biología COU, Ed. ECIR (1987), 603 orr. ISBN: 84-7065-128-5

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]