Komi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Komi
Республика Коми
 Errusia
Syktyvkar, Komi Republic, Russia - panoramio (17).jpg
Flag of Komi.svg Coat of Arms of the Komi Republic.svg
Administrazioa
Herrialdea Errusia
ISO 3166-2 RU-KO
Hiriburua Siktivkar
Gobernuburua Sergey Gaplikov
Geografia
Koordenatuak 64° 17′ 00″ N, 54° 28′ 00″ E / 64.283333333333°N,54.466666666667°E / 64.283333333333; 54.466666666667Koordenatuak: 64° 17′ 00″ N, 54° 28′ 00″ E / 64.283333333333°N,54.466666666667°E / 64.283333333333; 54.466666666667
Map of Russia - Komi (Crimea disputed).svg
Azalera 416.800 km²
Mugakideak Arkhangelsk oblasta, Nenetsia, Tiumen oblasta, Jamalia-Nenetsia, Khanti-Mansi, Sverdlovsk oblasta, Perm kraia eta Kirov oblasta
Demografia
Biztanleria 856.631 bizt. (2016ko urtarrilak 1)
Dentsitatea 2,06 bizt/km²
Hizkuntza ofiziala errusiera eta komiera
Ordu eremua Moscow Time eta UTC+03:00
Matrikula 11
http://www.rkomi.ru

Komi edo Komien Errepublika[1] (errusieraz: Респу́блика Ко́ми, Respublika Komi; komieraz: Коми Республика, Komi Respublika) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 415.900 km²ko eremua du, eta 2010ean 901.189 biztanle zituen[2]. Hiriburua Syktyvkar da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komi03.png

Komi Europako Errusiaren ipar-ekialdean, Uralen eta Ekialdeko Europako ordokiaren artean, kokatutako errepublika da Zirkulu polar artikotik harantz hedatzen dena. Ipar-mendebalde eta iparraldean Nenetsiarekin du muga, ekialdean Jamalia-Nenetsia eta Khanti-Mansirekin, hego-ekialdean Sverdlovsk oblastarekin, hegoaldean Perm kraia eta Kirov oblastarekin eta mendebaldean Arkhangelsk oblastarekin. Petxora eta Vytxegda dira ibai nagusiak.

Klima gogorra da, negu luze eta hotzak eta uda freskoekin. Syktyvkarren urtarrileko batez besteko tenperatura -15 °C da, eta uztailekoa 17 °C. Urteko prezipitazioa 500 mm ingurukoa da Petxora arroaren behealdean eta 610–760 mmkoa Uralen mazeletan. Landarediari dagokionez, ipar-ekialdeko muturrean tundra dago (goroldio, liken eta zuhaixka nanoak) eta taiga hegoalderago[3].

Syktyvkar (hiriburua), Vorkuta, Ukhta, Usinsk, Petxora, Vuktyl, Inta eta Sosnogorsk hiri nagusiak dira[4].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mea ustiakuntzan (harrikatz hobiak Vorkutako arroan; petrolio hobiak Petxora arroan; gas hobiak), abere hazkuntzan (behi eta elur-orein azienda), baso ustiakuntzan eta industrian (larrugintza, petrolio findegiak, eraikuntzarako gaiak, zurgintza, kimika industria, janari industria) oinarritzen da bertako ekonomia jarduera nagusia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako printzerriaren mende gelditu zen Komien herria XIV. mendean. Sobietarren gobernua ezarri zen bertan 1918. urtean. Boltxebikeak eta errusiar zuriak borrokatu ziren Komien lurraldea berenganatu nahirik (1919-1920). Urtebete geroago egin zuten oblast autonomo eta 1936an errepublika autonomo.

1917ko Errusiar Iraultzaren ostean Komira iritsi ziren kolonoetako asko Gulageko presoak ziren, ehunka mila igorri baitzituzten SESBeko eskualde artikoetara, gatibu lanak egitera. Lan esparruen inguruan hiriak sortu ziren, preso osteek tundra eta taiga eremu birjinak landu ostean. Lehenbiziko meatzea, "Rudnik 1.a", Vorkuta hiria bilakatu zen, eta antzeko jatorria dute errepublikako gainerako hiriek: Syktyvkar, Ukhta, Petxora eta Intak. Horrez gain, presoek eraiki zituzten Komiko errepide eta burdinbideak, eta baita lehenbiziko industria-azpiegitura ere[5].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean 901.189 biztanle zituen. Komi edo zirianoek (%23,7), errusiarrek (% 65,1) eta ukrainarrek nahiz bielorrusiarrek (% 5,2) osatzen dute biztanleria[2].

Talde
etnikoa
1926ko errolda1

(1926ko lurraldea)

1926ko errolda

(egungo lurraldea)

1939ko errolda 1959ko errolda 1970ko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda 2010ko errolda
Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua %
Komiak 191.245 %92,2 195.400 %86,9 231.301 %72,5 245.074 %30,4 276.178 %28,6 280.798 %25,3 291.542 %23,3 256.464 %25,2 202.348 %23,7
Errusiarrak 13.731 %6,6 28.300 %12,6 70.226 %22,0 389.995 %48,4 512.203 %53,1 629.523 %56,7 721.780 %57,7 607.021 %59,6 555,963 %65,1
Ukrainarrak 34 %0,0% 200 0,1 6.010 %1,9 80.132 %9,9 82.955 %8,6 94.154 %8,5 104.170 %8,3 62.115 %6,1 36.082 %4,2
Nenetsak 2.080 %1,0 1.000 %0,4 508 %0,2 374 %0,0 369 %0,0 366 %0,0 376 %0,0 708 %0,1
Tatariarrak 33 %0,0 709 %0,2 8.459 %1,0 11.906 %1,2 17.836 %1,6 25.980 %2,1 15.680 %1,5 10.779 %1,3
Bielorrusiarrak 11 %0,0 3.323 %1,0 22.339 %2,8 24.706 %2,6 24.763 %2,2 26.730 %2,1 15.212 %1,5 8.859 %1,0
Besteak 180 %0,1 6.919 %2,2 59.826 %7,4 56.485 %5,9 62.921 %5,7 80.269 %6,4 61.474 %6,0 40.272 %4,7
1 Komien Oblast Autonomoaren lurraldea ez zen bat etortzen Komien Errepublikarenarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman izena izeneko erreferentziarako
  2. a b «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
  3. Komi Global.britannica.com
  4. Komi Berriaren Estilo Liburua. Berria.info
  5. Anne APPLEBAUM: Gulag (Penguin Random House Grupo Editorial, 2012: ISBN 8499922295) Books.google.es
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Komi Aldatu lotura Wikidatan
Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.