Edukira joan

Komiki-banda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mutt and Jeff eguneroko komiki-banda, 1913an sortua. Bud Fisherrek egin zuen.

Komiki-banda[1] (ingelesez: comic strip) aldizka argitaratzen den komikia da (normalean egunero edo astero), egunkarietan, aldizkarietan eta berrikiago Interneteko webgunetan.[2] Oro har, pertsonaia finkoek protagonizatzen dituzte,[3] eta marrazkilari baten obra izan daitezke, edo gidoilari batekin egindako lankidetzaren emaitza, edo lantalde oso baten obra. Normalean, aldizkakotasun desberdineko bi komiki-banda mota bereizten dira:

  • Eguneroko komiki-bandak (ingelesez: daily strip) bineta gutxi batzuetan garatzen dira (normalean, hiru eta lau artean), horizontalean lerrokatuta, eta zuri-beltzean marraztuta egon ohi dira, argitalpenaren erritmoa dela eta. Hala ere, gaur egun egunero argitaratzen diren koloretako komiki-bandak ere aurki ditzakegu.
  • Igandeko komiki-bandak (ingelesez: Sunday strip). Orri osoa hartzen dute, koloretan.

Gaur egun, gehienak genero komikoari atxikitzen zaizkio, baina ez zen beti horrela izan, eta iraganean abenturazko komiki-bandak (Tarzan of the Apes), zientzia-fikziozkoak (Flash Gordon), historikoak (Prince Valiant), poliziakoak (Dick Tracy) edo erromantikoak (The Heart of Juliet Jones) nabarmentzen ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
  2. (Gaztelaniaz) Ovelar, María. (2009-09-17). «La tira cómica se rejuvenece en Internet» El País.
  3. Tubau, Iván. (1975). Curso de dibujante de historietas. Bartzelona: CEAC, 26 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.