Komiko oihan primarioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Komi ohiana1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Mota Naturala
Kokalekua Ural mendiak
Eskualdea2 Europa/Asia
Izen ematea 1995 (XIX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Komi baso primarioek 3,28 milioi hektarea tundraz eta taigaz osatutako basoak dira Uraletan, baita Europan geratzen den baso boreal primario dituen eremu zabalenetako bat ere. Pinofito, makal, urki, zohikaztegi, ibai eta aintzira naturalez hornituta dagoen eremu zabal hori 50 urtez baino gehiagoz monitorizatu eta aztertu da. Taigaren testuinguruan, prozesu naturalek biodibertsitateari nola eragiten dioten informazio baliotsua ematen du.

Izendaturiko eremua Pechoro Ilychsky Natura erreserba, Yugyd-Va Parke nazionala eta tarteko lurralde batek osatzen dute. Izendapen horrek dozenaka eremu babestu hartzen ditu.[1]

Errusiar Federazioan dago, Komi errepublikan. 1995an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen.[2]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko Ural mendien mendebaldeko magaletan dago, Komiko Errepublikaren ipar-mendebaldean, 1.700 km Moskutik ipar-ekialdera eta Pechora hiritik 60 km ekialdera, 61- 25 minutura, 65°45'N-ra eta 57-27' 61- 20'E-ra.

Erliebea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konifero, lertxun, urki, zohikaztegi, ibai eta lakuez ornitutako eskualde zabala da. 320 kilometro luze ditu, Ural mendein mendebaldeko magaleetan. Ekialdeko erdia mendietan dago eta beste erdia, mendebaldekoa, mendi-adarretan eta behealde zingiratsuetan. Yugyd Parke Nazionalak izendapena duen esparru honetako bi herenak osatzen ditu, eta Pechoro-Ilychsky erreserba, hegoaldean. gainerako herena.

Mendien ezaugarri nagusiak gailur zapalak eta muino-glaziarrak dira. Hegoaldeen aurki daitezkeen glaziarrek egindako formak, Telpossky mendigunean daude. Mendi adarretan kareharrizko harkaitzaren disoluzioaren ondorioz, karst paisaia sortu da, lurpeko kobazuloekin, kraterrekin eta zenbait urtarotan urez betetzen diren ibilguekin (Krever et al., 1994).

Ilych, Podcherema, Schugora eta Bolshaya Syn ibaien arroetan, mendiko hondakin egiturak eta zutabeak sortu dira, gaur egun, natur monumentu gisa babesturik daudenak. Egitura horietako asko garai zaharretako arrezife-egiturak dira, eta zaharrena Ordoviziar aldikoak dira.

Mendebaldean dauden lur-eremuak, zingirek, behe-lurrek eta muinoek osatzen dute. Mendiak eta behealdeko lurrak Uniya eta Ilych ibaien arroetan lotuta daude. Pechoro-Ilychsky erreserbaren erdialdea Pripechovako behealdean dago, Iparraldeko Uralen oinean dagoen hareazko eta morrenetako loam lurrez osatutako lautada batean. Pechora ibaiak eta bere adarra den Ilych ibaiek zeharkatzen dute lautada hori.[3]

Landaredia eta fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landareak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz espezie ugarienak hauek dira: Siberiako picea (izei faltsu siberiarra ere esaten zaio), izei siberiarra eta alertze siberiarra.

Animaliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugaztun ugarienei dagokienez, hartza arrea, elur-oreina, otsoa, igaraba, Martes zibellina (lepahoriaren genero bereko ugaztuna), azkonar jatuna eta katamotza daude.[1]

Gallery[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Virgin Komi Forests - World Heritage Site - Pictures, Info and Travel Reports» www.worldheritagesite.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  2. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Virgin Komi Forests» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  3. (Ingelesez) UNEP-WCMC. (2017-05-22). «VIRGIN KOMI FORESTS» World Heritage Datasheet (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]