Komorbilitate
Komorbilitatea pertsona berak gaixotasun nagusi batekin batera beste osasun-arazo batzuk izatea da; osasun-arazo horiek kronikoak izan ohi dira, ez dute loturarik izaten gaixotasun nagusiarekin, eta gaixoak bizirik irauteko dituen aukeretan eragina izan dezakete.[1]
Komorbilitatea duen pazientearen arreta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pazienteek osasun-arazo ugari izaten dituzte kontsulta medikoan une jakin batean. Horrelako pazienteei erantzuteko zientzia, kontzientzia eta etika behar dira. Ez da liburuetan ikasten denera mugatzen, ezta saiakuntza klinikoen emaitzetara ere. Komorbilitateari, haren bilakaerari eta aldi berean gaixotasun ugari dituzten pazienteen arreta-prozesuari buruz gehiago jakin behar da.
Komorbilitate-indizeek ikerketa errazten dute, eta, kasu batzuetan, klinikan zuzenean aplikatzeko aukera ematen dute.
Abordatze klinikoko metodo egoki bat dago, pazientea ardatz duen metodo klinikoa. Hala ere, komorbilitatea hobeto kudeatzeko, erabakiak hartzen laguntzeko tresnak behar dira, bai eta arreta antolatzeko eredu bat ere, pazientearengan zentratua, osasun-arazoak kudeatzera bideratua, anitzak, kronikoak, aldi berean gertatzen direnak eta larritasun-patroi aldakor batekin denborarekin.[2][3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |