Komoreetako uhartedia
| Komoreetako uhartedia | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Karthala |
| Altitudea | 2.361 m |
| Mota | uhartedia eta uharte multzoa |
| Azalera | 2.034 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 12°12′S 44°15′E / 12.2°S 44.25°E |
| UTC ordua | UTC+03:00 |
| Herrialdea | |
| Autonomous island of the Comoros | Anjouan |
| Ur-gorputza | Mozambikeko kanala |
Komoreetako uhartedia Indiako ozeanoan, Mozambikeko kanalaren iparraldean, Mozambike eta Madagaskarren artean dagoen uhartedia da.[1] Lau sumendi-uhartek osatzen dute uhartedia: Mohéli edo Mwali, Komore Handia, Anjouan eta Mayotte edo Mahoré. Gainera, uhartetxo txiki batzuk ere baditu, hala nola Pamanzi, Chissioua Mtsamboro, Chissioua Bandrélé, Choazil uharteak, Chissioua Mbouzi, Sable Blanc uhartetxoa eta Geiser bankua. Batzuek Uharte loriatsuak ere artxipelagoaren zatitzat hartzen dituzte. Gainera, Madagaskar eta Mayotte artean, Leven bankua dago, orain urpean dagoen antzinako uhartea.
Administratiboki, lau uharte nagusietatik hiru Komoreetako Batasunekoak dira, eta gainerako uhartea, Mayotte, Frantziako Errepublikakoa da, itsasoz haraindiko departamendua osatuz. Komoreetako Batasunak Mayotte uhartearen jabetza aldarrikatzen du.
Jatorri bolkanikoko uharteak dira, hirugarren era geologikoaren amaieraren eta laugarrenaren hasieraren artean sortuak.[2] Lehen biztanleria VIII. mendekoa da, boskimanoak hain zuzen ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Instituto del Tercer Mundo. (2008). Guía del Mundo 2009. IEPALA Editorial ISBN 978-84-675-3225-8..
- ↑ Esson J., M.F.J., Flower, D.F. Strong, B.G.J. Upton & W.J. Wadsworth. (1970). «Geology of the Comores archipelago western Indian Ocean» Geological Magazine 107 (6): 549-557..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
