Komunikabide sozialak hezkuntzan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Komunikabide sozialak hezkuntzan, zehazki, sare sozial eta komunikabide ezberdinen plataformek gure gizarteko eguneroko hezkuntzan duten eraginari egiten dio erreferentzia. Komunikabide soziala, Internet oinarritzat duen aplikazio taldea da, erabiltzaileei edukia sortzeko edo partekatzeko aukera ematen diena. Gure hezkuntzan txertatzen dira eta eragin garrantzitsuak izan ditzake bai orainaldian eta batez ere etorkizunean, abiadura bizian zabaltzen doazelako.[1]

Hainbat komunikabide baliabide[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken garapen teknologikoek hezkuntzan eragin handia izan dute. Ikasleen kasuan, ikasteko eta materiala lantzeko modua aldatu da, eta irakasleen kasuan irakasteko modua. Internet sortu zenetik, erabilerak hazi eta geroz eta baliagarriagoak bilakatu dira hezkuntzaren hainbat arloetarako, adibidez, hizkuntzak irakastean, hiztegi-liburuak ordezkatu ditugu itzultzaile eta corpusez. Beraz, hainbat baliabide mota garatu dira urteetan zehar eta talde hauetan bana ditzakegu:[2]

Komunikabide sozialak eta euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikabide sozialak bultzada handia eman dezakete gizarteari, baina hizkuntzen erabileraren aldetik, arriskutsua da hizkuntza gutxituen ikuspegitik. Komunikabide hauek munduko hizkuntza zabalduenak erabiltzen dituzte hiztun gehien dituztelako, eta ondorioz, gainontzekoek esfortzu handia behar dute nolabaiteko indarra izan dezaten.

Euskararen kasuan, hasiera motela izan da, baina XXI. mendetik aurrera pauso handiak eman dira bai garapenean eta bai lan horren hedapenean. Geroztik, gure inguruko aplikazio garrantzitsuenak euskaratuak daude eta guztiz erabilgarriak dira eta dagoeneko badaude sorkuntzatik euskaldunak diren aplikazioak ere. Horrek guztiak euskararen erabilera bultzatu du sare hizkuntzei dagokionez eta maila altuan kokatu du euskara.[3]

Hezkuntza eta komunikabide sozialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntzaren arloan sakonduz, Internet hezkuntzan erabilia izan denetik, bertako komunikabide sozialek paper garrantzitsua jokatu dute gizartearen hezkuntzan. Gazteen erlazionatzeko bideak eta jokaeraren aldaketatik hasita, ikasketetara edo informazio bilaketara arte. Gainera, hizkuntzalaritzan, hau da, gizarteko edozein momentuko hizkuntzaren erabilera ere aldatu du kasu askotan, kanpoko hizkuntzen edo ohituren eraginengatik. Alde batetik, produktibitatea hobetu du eta atzitu dezakegun informazio kantitate amaiezina da, baina, bestetik eragin ez hain positiboak ere izan ditu.[4]

Irakaskuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakaskuntzan zalantza eta galdera asko sortu zuten baliabidea dira komunikabide sozialak. Teknologia hauen etorrerak ordura arte ezagutzen zen hezkuntza hankaz gora jarri eta hezkuntza 2.0 izenaz ezagutzen dugunari eman zion hasiera. Honek irakaskuntzan aldaketak egitea eragin zuen, eskoletan teknologia berrien inplementazioak ekarriz. Irakaskuntzan komunikazio hobekuntza handi bat nabari da, teknologia hauen laguntzaz iraskasle asko animatu da ikasleei hurbiltzera[5]. Ugariak dira irakasleek dituzten aukerak ikaslearengana gehiago hurbildu eta lana errazteko aukera ematen dietenak.

Ikaskuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasleak dira onuradun nagusiak komunikazio sozialak hezkuntzan sartu zirenetik. Ikasleak Interneten dagoen informazio guztia eskuragarri izateak liburuak alde batera uztea ekarri zuen. Liburu bat irakurtzean ez bezala, interneteko informazioa irakurtzeko errazagoa egiten zaie ikasleei eta gehiago erakartzen diete bertako testuek dituzten animazio eta irudiengatik. Lanak partekatzeko aukera ere ematen dute komunikabide sozialek, ikasleei euren lanak partekatzea ahalbidetuz lanarekin sortutako edozein arazo konpontzeko helburuarekin. Online jarduera asko sortu dira ikasleek eskolaz kanpo ikasten jarrai dezaten. Jarduera hauek eskoletan ikasten ari direnari buruz gehiago ikasi edo interesa piztu dieten gaien inguruan auto-ikasketan laguntzen diete.[6]

Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizunean komunikabide sozialak geroz eta gehiago sartuko dira hezkuntzan. Urte gutxian gizarteak ezagutzen zuen hezkuntza-sistema aldatu dute teknologiek[7]. Honen ondorioz, teknologia berriak sortzea espero da hezkuntza-sisteman parte hartzen dutenei lana erraztuz eta baliabide gehiago eskainiz.

Aspektu negatiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare sozialek bi C-ak dituztela esan ohi da[8], lehenengoa ingeleseko Comparing hitzetik dator, bigarrena berriz Consuming hitzetik. Hezkuntzaren kasuan bigarrenak paper garrantzitsuago bat jokatzen du. Komunikabide sozialak hezkuntzan ere gehitzeak, ikasleak uneoro hauekin kontaktuan egotea dakar. Ikasleek teknologia hauen kontsumo kantitate altu bat egiten dute, kasu askotan kontrolik ez duena. Honez gain, ikasleentzat distrazio bat bihurtu daitezke ikasketa-prozesuan lagungarri diren baliabideez gain helburu desberdinak dituzten beste hainbat ere dituztelako eskura. Ikasleek harreman guztietarako komunikabide sozialetan oinarritzea ekar dezakete teknologia hauek, harreman soziologikoak ahaztuz edo alde batera utziz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kaplan, Andreas M.; Haenlein, Michael. (2010-01). «Users of the world, unite! The challenges and opportunities of Social Media» Business Horizons 53 (1): 59–68.  doi:10.1016/j.bushor.2009.09.003. ISSN 0007-6813. (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  2. West, Darrell M., 1954-. (2013). Digital schools : how technology can transform education. Brookings Institution Press ISBN 978-0-8157-2544-2. PMC 879429971. (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  3. Mimenza Castillo, Libe. (2019). «Euskarazko komunikabideen aukerak sare sozialetan: LIKEly» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 111): 53–62. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  4. (Ingelesez) «The Role of Social Media in Education» LCIBS 2017-07-20 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  5. (Ingelesez) «School principal reads her students bedtime stories on Facebook Live» The Independent 2019-03-02 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  6. (Ingelesez) «Social Media In Education: Can They Improve The Learning?» eLearning Industry 2019-04-27 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  7. (Ingelesez) Src='https://Secure.gravatar.com/Avatar/E1f74a53843c43f3665092a28b9d8458?s=24,+<img Alt=;
    1. 038;d=mm; Rafi, #038;r=g' class='avatar avatar-24 photo' height='24' width='24' /> Yousuf. (2018-04-16). «20 Clever Ways Social Media is Reshaping the Future of Education» Branex - International (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  8. (Ingelesez) «What is Negative Impact Of Social Media? 8 Negatives of Social Media» Marketing91 2018-12-04 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).