Komunikazio ez-bortitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Komunikazio ez bortitz» orritik birbideratua)
Gizakion oinarrizkoen beharren kartak jarduera bateko parte-hartzaileen eskuetan.

Komunikazio ez-bortitza (KEB), 1960ko hamarkada hasieran Marshall Rosenberg-ek garatutako komunikazio eredua da, norbanakoarekin eta besteekin aurkitu eta konektatzea ahalbidetzea oinarri duena. Benetako erlazioak, hurbilagoak eta kalitatezkoak edukitzeko baliagarria da. [1] Beste pertsonekin izaten ditugun gatazka eta liskarrak kudeatu eta irtenbidea aurkitzen laguntzen du Komunikazio ez-bortitzak. [2]

Lau faseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikazio ez-bortitza lau fasetan oinarrituta dago:[1]

  1. Behatzea: epaiketarik gabe behatzea. Hau da, ikusten duguna, pentsatzen dugun horretatik banatzea.
  2. Afektua: aurreko fasean behatutakoaren aurrean pizten diren sentimenduak dira.
  3. Beharra: sentitzen dugun horren atzean dauden beharren identifikazioa da. Behar horiek asetuak zein asetugabeak izan daitezke
  4. Eskaera: bakoitzak dituen beharren araberako eskaera egingo du, nork bere burua zein bestearena aberasteko baliagarria izango den.

Lau pausu hauetan enpatia ezinbestekoa da. Pertsona batek eskaera bat egiten badu konpasioz izango da eta beste kideak enpatiaz eman behar dio feedback-a. Prozesuan zehar entzute aktiboa ere egon behar du.

"Konpasio" hori ez da errukia edo pena izango. Izan ere, errukia pertsonen arteko botere-harreman batekin lotzen da, baina konpasioa berdinen arteko harremana da, hierarkiarik gabekoa. Pertsona batek beste batekiko konpasioa sentitzen badu, zaindu egiten du bere bidelagun izanez. Kidea sufrimendutik ateratzeko asmoz bihotzetik ematen du (benetan nahi duelako).[3]

Komunikazio enpatikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosenberg-ek aipatzen duen bezala, enpatia besteek esperimentatzen dutena errespetuz ulertzea da. Ez dugu zerbait egitera mugatu behar, baizik eta, presente egon behar dugu. Beste pertsonarekin enpatia egoteko gure burua hustu behar dugu eta gure izate guztiarekin entzun. Beste pertsonarekin gaudenean lasaitu edo aholkatu dezakegu, baina lehen galdetu egin behar diogu. Besteei ematen diegu osoki adierazteko eta ulertuak izateko behar duten denbora eta espazioa. Egoerak "konpondu" behar ditugula eta gainerakoak hobeto sentiarazi behar ditugula sinetsita, bertan egotea eragozten dugu. Enpatiaren funtsezko osagaia presentzia da: bestearekin eta esperimentatzen ari denarekin erabat presente egotea. Enpatia egoteko besteen sentimenduak eta beharrak entzun behar dira eta beraiek behar dutenari arreta jarri eta ez guk uste dugunari.

Rosenberg-ek parafraseatzearen garrantziaz hitz egiten du. Parafraseatzeak denbora aurrezten du. Gainera, gure interlokutoreak denbora hartzen du esandakoaz hausnartzeko eta bere barnean gertatzen ari denaz gehiago sakontzeko. Emozio-karga handia  daukaten mezuak errepikatu behar dira. Enpatia emateko, enpatia behar dugu. Ezinezkoa da ez daukagun zerbait ematea. Enpatia eta ahul agertzeko gaitasuna: zenbat eta gehiago konektatu besteen laudorioen atzean dauden sentimendu eta beharrekin, orduan eta beldur gutxiago izango dugu irekitzeko. Oro har, ahuleziaren berri emateko gogotsuen sentitzen garen egoerak gogorrak garela erakusten saiatzen gara, autoritatea galtzeko edo egoera kontrolatzeko beldurragatik. Zenbat eta enpatia gehiago izan bestearekin, orduan eta seguruago sentituko gara.

Arriskua neutralizatzeko enpatia erabiltzea, egoera estresagarrietan dauden pertsonei enpatia emateko gaitasunak indarkeria potentziala neutralizatzen du. Oso hurbileko norbaitekin enpatizatzea oso zaila izan daiteke bertan emozio eta sentimenduez gain beste faktore batzuk daudelako.

Besteen sentimenduak eta beharrak entzuten ditugunean, munstro gisa ikusteari uzten diogu. Munstroak diruditen pertsonak gizakiak dira eta haien hizkuntzak eta portaerak batzuetan beren gizatasuna ikustea eragozten digute. Ezezkoaren aurreko enpatia, zerbait pertsonal gisa hartzen badugu, minduta sentitu gaitezke, eta ez ulertu benetan beste pertsonaren barruan gertatzen ari dena. Isiltasunarekiko enpatia, gutako askorentzat enpatizatzea zailtzen duen mezuetako bat isiltasuna da.[1]

Marshall Rosenberg[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Marshall Rosenberg»
Marshall Rosenberg KEB-ren tailer bat ematen (1990).

Marshall Rosenberg (Canton, Ohio, 1934ko urriaren 6a-Albuquerque, Mexiko Berria, 2015eko otsailaren 7a)[4] psikologo estatubatuar, bitartekaria, baketzailea, autorea eta irakaslea izan zen. 1960ko hamarkada hasieran, Komunikazio ez-bortitza sortu zuen, bitartekaritzarako eta komunikatzeko prozesu bat, pertsonei era baketsu batean arazoak konpontzeko beharrezko informazioa trukatzea ahalbidetzen diena. Mundu osoan zehar lan egin zuen baketzaile gisa eta 1984an[5] Komunikazio ez-bortitzerako Zentroa sortu zuen, nazioarteko irabazteko asmorik gabeko erakundea[6], eta bertan bera hezkuntza-zerbitzuen zuzendaria izan zen.

Nerea Mendizabal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian KEB-ren inguruan lanean aritu den autorea izan da Nerea Mendizabal (Zestoa, 1976). Psikopedagoga, gizarte hezitzailea, haur masaje hezitzailea eta Esnearen Ligako begiralea da Mendizabal, ume eta gurasoen arteko harremanetan aditua. Harremanen arteko komunikazioa lantzen dihardu duela hainbat urtetik eta haur, gurasoekin eta irakasle/hezitzaileekin lanean aritu ondoren, egun, edozein erlazio motan komunikazio ez-bortitza bultzatzea du helburu. [7]

Mendizabal-en arabera, Rosenberg-ek sortutako KEB-aren funtsa bi aldeen ongizatea bermatzea da. Eta bi erreminta boteretsu erabiltzen ditu horretarako: batetik, adierazpen zintzoa, norberaren emozio eta beharren inguruan; eta, bestetik, beste partearen entzute enpatikoa, bestea ulertu eta haren beharrak ezagutzeko. Bi horiek uztartuz, bestearen eta norberaren beharrak asetzen saiatzea da.

Bilbon Gizarte Hezkuntza eta Psikopedagogia ikasi zituen eta, ondoren, haur masajean espezializatu zen Bartzelonan. Duela urte batzuk hasi zen hitzik gabeko komunikazio hau, kontaktuaren bidez haur masaje ikastaroak eskaintzen Gipuzkoako herrietan eta orain, ahozko komunikazioarekin buru-belarri dabil. Nerea Mendizabal “konbentzituta” dago heziketa dela bidea.

Guraso eskolak ematen ditu Donostian, Orion, Ibarran eta Tolosan. Hitzaldien eta ikastaroen bidez komunikazioa eta prebentzioa lantzen ditu heziketaren arloan. Bi haur ditu, eta ama izateari garrantzi handia ematen dio bere jardunerako: “Askoz gehiago ikasi dut ama naizenetik, bai ama izatearen esperientziagatik, bai eta ama izan ondoren sortutako interes eta beharren ondorioz jaso dudan prestakuntzagatik ere“. [8] Mendizabalek Zutani jolasa ere sortu du, etxean zein eskolan erabil daitekeen joku didaktiko bat, elkarrenganako ulermena lantzea helburu duena. Sentimendu eta beharrekin konektatzea du helburu.[9]

Thomas Count de Marchant et d 'Ansembourg[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bortizkeriarik gabeko komunikazioan aditua den beste autore bat Thomas Count de Marchant et d'Ansembourg (Uccle, Belgika, 1957ko abenduaren 17a) belgikar abokatu ohia da. Hamabos urteko praktika legalaren eta trebakuntza gehigarriaren ostean psikoterapeuta bihurtu zen. Enpresa handi batean aholkulari juridiko moduan lanean ibili ondoren langile hezitzaile bezala ibili zen zailtasunak zituzten gazteen elkarte batean[10]. 1994az geroztik indarkeria gabeko komunikazioan aditua bilakatzen da. Honi buruzko teorien inplementazioan espezializatzen eta korronte honen zabaltzaile handienetako bat izan da.

Idazlea ere bada, beste liburu batzuen artean, Deja de ser amable: ¡sé auténtico! (2001) liburua idatzi zuen. Beste hainbat liburu ere idatzi ditu beste idazle batzuekin elkarlanean:

  • David Van Reybrouckekin batera La paz se aprende: la comunicación no violenta, mindfulness y compasión: prácticas para el desarrollo de una cultura de la paz (2016)
  • Catherine Gueguenen Pour une enfance heureuse liburuan kolaboratu zuen  (2015)
  • Jonathan Haidtekin Les 10 lois du bonheur: Développement personnelen liburuan kolaboratu zuen (2019).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Rosenberg, Marshall B.. (2013). Comunicación no violenta.. Gran Aldea Editores ISBN 978-987-21834-9-3..
  2. «Komunikazio ez bortitza: harremanak zaintzea helburu - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-01-15).
  3. «Roles of the Four Components of NVC | Capital NVC» capitalnvc.net (Noiz kontsultatua: 2020-01-15).
  4. «Marshall Rosenberg passed from this life on Saturday, February 7th. 2015 | The Center for Nonviolent Communication» web.archive.org 2015-02-11 (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  5. Rosenberg, Marshall B.. (2003). Nonviolent communication : a language of life. (2nd ed. argitaraldia) PuddleDancer Press ISBN 1892005034. PMC 52312674. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  6. Witty, Marjorie Cross (1990). "7. Marshall Rosenberg". Life History Studies of Committed Lives (Thesis). 3. p. 717. search.library.northwestern.edu (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  7. «Nerea Mendizabal hartueman» www.hartueman.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-15).
  8. neremendizabal. (2019-09-25). «Komunikazio ez bortitza» Guraso.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-15).
  9. «Zutani jolasa aurkeztu du Nerea Mendizabalek» Urola Kostako Hitza 2013-06-25 (Noiz kontsultatua: 2020-01-15).
  10. (Gaztelaniaz) «Thomas d'Ansembourg» Arpa (Noiz kontsultatua: 2020-01-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gizarte hezkuntzako ikasle talde batek Komunikazio ez-bortitzeko lau faseak bideratzen dituen meditazioa diseinatu du.