Komunismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau serie honen zatia da:
Komunismoa
Hammer and sickle.svg

Oinarrizko kontzeptuak
Filosofia marxista
Klase borroka
Internazionalismo proletarioa
Alderdi komunista
Agiri Komunista
Ideologiak
Marxismoa  Leninismoa  Maoismoa
Marxismo-leninismoa
Troskismoa  Jutxe
Ezkerrekoa  Kontsejismoa
Erlijiosoa  Anarkista
Komunismoaren Internazionalak
Liga Komunista
Lehen Internazionala
III. Internazionala
IV. Internazionala
Komunista esanguratsuak
François-Noël Babeuf
Karl Marx
Friedrich Engels
Piotr Kropotkin
Rosa Luxemburg
Vladimir Lenin
Josef Stalin
Leon Trotski
Mao Zedong
Che Guevara
Fidel Castro
Argala
Pertur
Gertuko kontzeptuak
Anarkismoa
Antikapitalismoa
Antifaxismoa
Antikomunismoa
Estatu sozialista
Zentralismo demokratikoa
Proletarioren diktadura
Komunismoaren historia
Ezker politikoa
Luxemburgismoa
Ezker Berria
Poskomunismoa
Eurokomunismoa
Titoismoa
Sozialismoa  "Estalinismoa"
Ekonomia sozialista
Sinbologia komunista

Komunismoa sistema politiko, ekonomiko eta sozial bat da, non ondasunen eta, bereziki, ekoizpen-bideen jabetza (lurra, lantegiak, ...) komuna eta langileena den (hertsikiago, estatuarena, komunismoa praktikan jartzen saiatu den herrialde batzuetan). Berdintasunean oinarritutako gizarte klaserik eta zapalkuntzarik gabeko gizarte bat du helburutzat. Kapitalismoaren eta liberalismo ekonomikoaren aurkako ideologia eta mugimendu politiko moduan ere azaldu da komunismoa, bereziki langileen esplotazioaren aurka, eta hainbat herrialdeetan diharduten alderdi komunistek sustatzen dute. Modu nominalean batzuetan, neurri handiagoan edo txikiagoan besteetan, komunismoa herrialde batzuetako sistema izan da XX. mendean zehar. Eragin handieneko herrialde komunista Sobietar Batasuna izan zen, 1922-1991 urte bitartean. Egun ere badira euren burua komunistatzat jotzen duten erregimen politikoak, hala nola Txinako Herri Errepublika, Ipar Korea eta Kuba.

Ideia komunistak antzinakoak badira ere, komunismoaren aldaera nagusiaren abiapuntua Karl Marxek eta Friedrich Engelsek 1848an argitaratu eta ideologia komunistaren aintzindaritzat jotzen den Agiri Komunista izenburuko manifestuan dago. Hain zuzen, komunismoa, adiera zabalduenean, marxismoan txertatzen da: horren arabera, gizarte aldaketa sistema ekonomikoak eragiten du funtsean, hain zuzen sistema ekonomikoa kontrolatzen dutenen eta kontrolatzen ez dutenen arteko klase-borrokan; horrela, kapitalismoan ekoizpen-bideen jabe den burgesia eta burgesiak esplotatzen duen proletargo edo langileen klasea daude aurkari; proletargoak bere egoeraren kontzientzia eskuratu, bere burua Alderdi Komunistan antolatu, iraultza egin eta boterea eskuratzerakoan, proletargoaren diktadura jarriko luke indarrean; kapitalismoak gizakien artean sortutako gatazkak gaindituta, proletargoaren diktadura eta bere tresna guztiak desegin eta gizarte komunista sortuko litzateke.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Komunismo Aldatu lotura Wikidatan