Kon-Tiki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kon-Tiki espedizioko ontzia.

Kon-Tiki Thor Heyerdahl norvegiar antropologoak antolatutako espedizioa izan zen, Hego Amerikatik abiatuta ontziz Polinesia antzinako amerindiarrek populatu zutela frogatzea helburu zuena. Horretarako Kon-Tiki izeneko itsasontzia eraiki zen, antzinateko teknika eta materialekin. Itsasontzia Peruko Callao portutik atera zen 1947ko apirialren 28an eta urte bereko abuztuan Tuamotuko uharte batera heldu ziren, bidaia osoan haizearen indarra eta itsasoko korronteak soilik baliatuz. Espedizioak jakinmin handia sortu zuen mundu osoan eta horretan oinarritua Heyerdahlek liburu bat idatzi eta dokumental bat zuzendu zuen.

Kon-tiki espedizioa funtsa pribatuekin ordaindu zen, baina ekipazioaren zati bat Ameriketako Estatu Batuetako Armadak eman zien. Peruko autoritateek ere laguntza eman zioten Heyerdahli itsasontzia eraikitzeko, Espainiako konkistatzaileek egindako marrazkiak jarraituz. 1947ko apirilaren 28an atera ziren portutik eta 101 egun eman zituzten 6.900 kilometro egiteko, Raroia arrezifera iritsi zirenean, abuztuaren 7an. Tripulazio guztia onik zegoen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kon-Tiki Aldatu lotura Wikidatan