Konami kodea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Konami kodea (japonieraz: コナミコマンド, Konami komando, "Konami komandoa") Konami enpresaren bideo-joko askotan agertzen den trikimailu bat da. Jokalariak jokoaren agintean ondorengo botoi sekuentzia sakatzean datza:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kodea lehen aldiz 1986an erabili zen, Nintendo Entertainment System kontsolarako Gradius bideo-jokoan. Kodearen sortzailea Kazuhisa Hashimoto (1958-11-15 / 2020-02-25) garatzaile japoniarra izan zen. Jokoa probatzen ari zela zailegia iruditu zitzaion eta trikimailu bat txertatu zuen, jokoan aurrera egin ahala lortzen ziren botere bereziak lortzeko.[1]

Kodea 1988ko Contra jokoarekin egin zen ezagun. Gradius baino askoz gehiago saldu zen eta bideo-jokoaren zailtasun maila oso altua zen. Konami kodea sakatzean 30 bizitza jasotzen zituen jokalariak.[2]

Geroztik Konamiren hainbat bideo-jokotan agertu da trikimailua: Castlevaniatik Metal Gear-era. Beste enpresek garatutako jokoetan ere erabili da: Fortnite, Final Fantasy, League of Legends...[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Konami Code creator Kazuhisa Hashimoto has died» GameRevolution 2020-02-26 . Noiz kontsultatua: 2020-02-26.
  2. (Ingelesez) Good, Owen S.. (2020-02-26). «Konami Code creator Kazuhisa Hashimoto dies at 61» Polygon . Noiz kontsultatua: 2020-02-26.