Konbertsio-nahasmendu
Konbertsio-nahasmendu | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Nahasmendu somatoformea, functional neurologic disorder (en) eritasuna |
Espezialitatea | Psikiatria psikologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | F44 |
GNS-9-MK | 300.11 |
DiseasesDB | 1645 |
MedlinePlus | 000954 |
eMedicine | 000954 |
MeSH | D003291 |
Disease Ontology ID | DOID:1768 |
Konbertsio-nahasmendua[1] nahasmendu mentalen talde bat dira, sintoma eta zeinu fisikoak, neurologikoak batez ere, izatea komunean dutenak, eta ez dago horiek azal ditzakeen gaixotasun edo kausa fisiko objektibagarririk.[2] Antzina, histeria-diagnostikoan biltzen ziren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendearen amaiera aldera, zenbait psikologo eta neurologo nahasmendu horiek aztertzen hasi ziren: Pierre Janet, Jean-Martin Charcot, Josef Breuer eta Sigmund Freud. Lehen, diagnostikatutako pertsona gehienak emakumeak ziren. Desberdintasun sexual historiko hori termino soziologikoetan azaldu ohi da, baita sindromearen indizearen beherakada handian ere. Autore batzuek diote Freudek deskribatutako fenomeno histeriko klasikoek bidea utzi dutela eta askotariko koadro bihurtu direla, anorexia, besteak beste.[3] Oraindik ere, noizean behin histeria terminoa erabiltzen da, baina normalean azpiko mekanismo espezifikorik gabe. Hasiera batean, histeria soilik emakumezkoa zen patologia bat zela pentsatu zen, eta hortik datorkio izena: ὑστέρα (hystéra) antzinako grekotik dator, euskaraz umetoki esan nahi duena.
Freudek teorizatu zuenez, konbertsio-nahasmendua konpondu gabeko kolera, nazka edo gatazka emozio batetik dator. Hipnosia erabiltzen nuen nahasmendu hau tratatzeko. Ondoren, abreakzioaren metodo katartikoak ordezkatu zuen, eta, aldi labur batean, «premiamendu-metodoak», non Freudek bere eskua pazienteen kopetan jarri eta gogoratzeko «premiatzen» zituen. Hiru metodo horiekin ez zen pazientea sendatzea lortzen, metatutako gatazken deskarga bat baizik. Geroago, Freud asoziazio libreko metodoa aplikatzen hasi zen, pertsonarengan gatazka emozionalaren funtsezko arrazoiak identifikatzea ahalbidetuz.
Gaur egun, nahasmendu disoziatiboa kontzeptuaren ardatza iraganeko zenbait oroitzapenen, kontzientziaren, berehalako sentsazio batzuen, norberaren identitatearen eta gorputz-mugimenduen kontrolaren arteko integrazio normalaren kontrolaren galeran oinarritzen da.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]GNS-10 sailkapenaren arabera, honela banatzen da:
- Disoziaziozko amnesia
- Disoziaziozko ihesa
- Disoziaziozko estupore
- Trantzearen eta edukitzearen nahasmendua
- Borondatezko mugigarritasunaren eta sentikortasunaren nahasmendua
- Mugikortasunaren nahasmendu disoziatiboa
- Disoziaziozko konbultsioak
- Disoziaziozko anestesia eta galera sentsorialak.
- Nortasun anizkoitzeko nahasmendua
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Psikiatria Hiztegia] [2017]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Criterios para el diagnóstico de F44 Trastorno de conversión (300.11) - (DSM5/CIE10)» www.dsm-iv.org.es.
- ↑ López Sánchez, Rosa Mª. Psicoanalista de la AMP. (2006). "La actualidad de la histeria". Nucep. ICF. Sesión clínica. (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |