Konbultsioa[1]muskulu eskeletikoen uzkurdura gogorra da, borondatearen eraginik gabekoa, muskulu edo muskulu-talde batean edo gehiagotan edo gorputz osoan mugimendu irregularrak eragiten dituena. Konbultsio gehienen oinarria epilepsia da, baina izan daitezke psikogenoak edo garuneko zenbait erasok (anoxia, traumatismoa, intoxikazioa eta abar) eragindakoak ere.[2] Populazioaren% 4k, gutxi gorabehera, eragin gabeko konbultsioa izango du 80 urte bete baino lehen, eta %30-40 inguruk[3] edo, azterketa baten arabera, pazienteen %50ek bigarren konbultsio-gertakari bat izango du.[4]