Kondestablearen dorrea

Koordenatuak: 42°44′49″N 3°01′40″W / 42.74696°N 3.02774°W / 42.74696; -3.02774
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kondestablearen dorrea
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaLantaron
Koordenatuak42°44′49″N 3°01′40″W / 42.74696°N 3.02774°W / 42.74696; -3.02774
Map
Ondarea
BICRI-51-0005123
41

Kondestablearen dorrea Lantaróngo Fontecha herrian dagoen dorretxea da. 2002ko urriaren 1ean, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fontetxa Fontechako hiribilduan dago. Fontecha Arabako Lurralde Historikoaren mendebaldean dago eta Lantarongo udalerrikoa da.

Dorrea herriaren ipar-mendebaldean dago, herriaren hirigunetik oso hurbil etxebizitza batzuen atze aldean den gune lau batean.

Orgaz dorrearen antzera, toki ezin aproposagoan kokatua dago, Akitaniatik Astorgara doan erromatar galtzadatik hurbil, eta baita honako hauetatik ere: Deobriga mansioa, Cabriana, Komunioi eta Leciñana del Camino gune erromanizatuak eta aztarna eta toponimo latinoak dituzten beste paraje batzuk.

Horrez gain, Fontecha gatzaren merkataritzaren giltzarri zen, funtsezko gunea baitzen Gesaltzatik Gaztelara eta Bizkaira eramaten zen gatzarentzat.

Herria XI. mendean bazela gauza jakina da izan ere, Alfontso VI.ak Miranda Ebroko hiribilduari 1095ean emandako forua eman baitzion. Alfontso VII.ak forua zabaldu egin zuen 1137an.

Dorrearen lehen jaun-andreak Solorzanotarrak izan ziren. Harrezkero, ezkontza bidez dorrea Velascotarrena bihurtu zen eta horiek Gaztelako Kondestableak zirenez gero, dorreak euron izena hartu eta "Kondestablearen Dorre" bezala geratu zen.

Eraikinaren lehen erabilera, ia ziurtasun osoz, militarra izan zen. Hori pentsatzeko bidea ematen dute, batetik, eraikinak bao gutxi izatea eta, bestetik, defentsarako elementu asko izatea, garitonak, kadalsoak eta gezileihoak.

Dorrea osatzen duten elementuen arabera badirudi XIV. mendean edo XV.ean eraiki zela.

Kalitate oneko hareharrizko harlanduz egina dago. Oina karratua du, gutxi gorabehera 12 metrokoa. 20 metrotik gorako altuera du. Ez du harresirik agerian, eduki zuela dirudien arren.

Kanpo aldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorrea almenek koroatzen dute eta garitonak ditu lau hegaletan. Garitonak ertz bakoitzean zeharka ipinitako hiru modiloiren gainean jarrita daude. Modiloi hauek goitik behera tamainaz txikitzen doaz.

Hegoaldeko fatxadan dago sarrera nagusia, lehen solairuan. Bertara joateko eskailera bikoitza zuen, eta horrek bere gainean matakan eta garitoi bana zuen.

Ate nagusiak dobelak ditu eta bere punturik garaienean armarri arraildua du: lis-loreak eta hiru igitai eta Solorzanotarren armak. Atearen ondoan atea defendatzeko zeharkako gezileihoa du.

Sarrerako ateak bere aldean sortzen duen bariazioa kenduta, lau altxaerak antzekoak dira euren artean, erdian kokatutako leiho bikiak gezi-leihoz babestuak. Dorreak behe solairua du, altuera handiko bi solairu eta almenen maila.

Ekialdeko fatxadaren beheko solairuan bao bat dago, argi eta garbi ondasuna eraiki zenekoa barik harrezkerokoagoa eta gaizki egina, izan ere, egurrez dinteldua dago eta bera egiteko altxaera horretako beheko solairuko gezileiho bat apurtu baitzen.

Altxaera berean jarraituz, zatitutako leihoak, apaingarriak ditu mainelean, hain zuzen ere, Errege Katolikoen garaian oso tipikoak ziren bola itxurako elementu batzuk.

Estalkiari buruz grabatu batean jasotakoaren arabera dakigu, lau isurialde zituela.

Barruko aldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago ezer, bakarrik, aipatutako habeei eta gapirioei eusteko modiloiak. Itxura guztien arabera, habe nagusi bat zegoen horma batetik besterainokoa jabaloiak zituena eta gapirioak habe nagusi honen perpendikularrak ziren. Solairueta bakoitzean habea 90.º jiratzen zen aurreko solairuarekiko.

Leihoak zabalera handiago dute barruko alderantz eta harrizko bankuak dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa