Kondestablearen jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Iruñeko jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Goienetxe jauregia».
Kondestablearen jauregia
Palacio del Condestable (Pamplona).JPG
Kondestablearen jauregiaren irudia.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Kale Nagusia, 2. zb.
Iruñeko Alde Zaharra
Koordenatuak 42° 49′ 06″ N, 1° 38′ 43″ W / 42.81833333°N,1.645375°W / 42.81833333; -1.645375Koordenatuak: 42° 49′ 06″ N, 1° 38′ 43″ W / 42.81833333°N,1.645375°W / 42.81833333; -1.645375
Historia eta erabilera
Irekiera 1548
Arkitektura

Kondestablearen jauregia Iruñeko Alde Zaharrean dagoen jauregi bat da. Eraikin honetan Civivox Kondestablea kultur-etxea, Pablo Sarasate Museoa eta liburutegi publikoa dago.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kale Nagusiaren 2. zenbakian dago, kale hori eta Jarauta kalearen arteko izkinan, eta Redin eta Kruzat jauregitik hurbil.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendeko Iruñeko arkitektura zibilaren adierazgarri bakarra da. Jauregiaren jatorria ezagutzeko, beharrezkoa da atzera egitea 1548. urtera. Urte hartan, Luis Beaumontekoak, Nafarroako kondestableak, elkarren ondoan zeuden 4 etxe erosi zituen, Kale Nagusiko kantoian zegoen bere etxea handitzeko asmoz Nafarroako Kondestablearen titulua XV. mendearen lehen herenetik dator eta erregeren estandartea eramateko ardura zuten nobleak deitzeko erabiltzen zen.

Eraiki zenetik, hiriko apezpikuaren egoitza eta udaletxea izan da, besteak beste. XXI. mendean sartuta, zaharberritze lan handiak egin ondoren, jauregiak ateak ireki zituen herritarren zerbitzurako, gizarte etxe gisa. Halaber, Nafarroako interes kulturaleko ondasunen zerrendan sartu da. Egindako zaharberritzeak bere jatorrizko itxura itzuli dio jauregiari, zenbait elementu lehengoratuta, esaterako, bere izkina bitxia.

Eraikinak Berpizkundeko jauregien ereduari jarraitzen dio. Kale Nagusitik atari batetik barna sartzen da. Aurrerago patioa zabaltzen da, albo batean eskailera dagoela. Gune honen inguruan gelak daude. Atzealdean dagoen lorategi batek osatzen du multzoa. Han, garai batean, zalditegiak zeuden.

Solairuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Beheko solairua

Patioa zortzi aldeko 14 zutabek mugatzen dute, haietako 8 jatorrizkoak izanik. Bertan arkeologia lanetan aurkitu den uraska bat ikus daiteke. Gela zaharrena Erdi Aroko aretoa da, 6 metrotik goragoko altuera duena. Han hiru arku zorrotz handi daude.

  • Lehen solairua
Sakontzeko, irakurri: «Pablo Sarasate Museoa»

Solairu noblea da eta hiru egongela handi ditu. Bertako sabaiek duten egurrezko apaingarri kartesoidunak jatorrizko polikromiaren zati bat mantentzen du. Lau mendean zehar, bertan bizi zirenek nahi bezala apaindu zituzten hormak eta egongeletan barna ibiltzeak beste garai batzuetako aztarnak ikusteko aukera ematen du. Solairu honetan kokatu da Iruñeko biolin-jotzaile apartari buruzko erakusketa: Pablo Sarasate Museoa. Horretaz gain, gela nobleek aldi baterako erakusketak hartzen dituzte, hainbat gairi buruzkoak.

  • Bigarren solairua

Ia bi mendez jauregiaren zerbitzura zeuden langileek okupatu zuten, eta horiek marrazkiak egin zituzten hormetan; arkatzez eginiko marrazki anonimoak dira, gai askori buruzkoak. Gaur egun, solairu honetan dago multzo osoa argiztatzen duen argizuloa. Nabarmentzeko modukoa da arkutxo puntadunen galeria, berriz ere agerian utzi izana, Kale Nagusiaren aldera zabaltzen den eraikinaren aurrealdean.

Kultur-etxea eta liburutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin honetan Civivox Kondestablea kultur-etxea eta liburutegi publikoa dago.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea