Konkurrentzia perfektu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ekonomian, konkurrentzia perfektua merkatu-eredu idealizatu bat da, eskaintza-eskaria eta beste eredu mikroekonomiko zenbaiten oinarri eta eszenatoki gisa erabiltzen dena. Baldintza hauek betetzen dituen merkatua da konkurrentzia perfektuko merkatu bat:

  • Ekoizle (saltzaile) eta erosle ugari daude, eta horrela, inork ez du prezio bat inposatzeko ahalmenik. Konkurrentzia perfektuan, beraz, eragile ekonomiko guztiek prezioa onartu egiten dute.
  • Ondasuna homogenoa da, saltzaile ezberdinen produktuak berdina dira alegia eta horrela bezeroa saltzaile batengatik bestearegana aldatzen da inongo oztoporik gabe. Ondorioz, ondasunak ezberdintzen dituzten markak ez dira existitizen edo ez dira kontuan hartzen eta ez dago ordeko ondasunik.
  • Merkatuko egoerari buruzko informazioa erabatekoa eta dohainekoa da. Kontsumitzaile edo erosleek ekoizle, prezio eta eskainitako kopuruei buruzko informazio osoa dute.
  • Ez dago sarrera- edo irteera-hesirik. Enpresek edozein unetan utz diezaiokete produktu bat ekoitzi eta saltzeari, inongo oztoporik gabe.