Lekuko muino

Muino lekuko edo lekuko muino, kono-enbor formako muinoa da, gune lau edo ia lau batean isolatutako muinoa. Higatutako goi-ordoki batetik geratzen dena da, hau da, higadurak zizelkatutako hondar-erliebea. Taula itxurako erliebea (erliebe horizontala) edo erliebe aldapatsu baten eboluzioaren eta atzerakadaren lekukoa da.
Plataforma batean, horizontalki dauden arroka gogor eta bigunen geruzak egon behar dute honelako erliebe bat sortzeko eta higadurak paisaia horizontalak zizelkatzeko. Higadura hori ibaiek egiten dute batez ere, eta ur korronteek geruza bigunetan eragindako higadura handitzean eta goi-lautadari higadurak alde guztietatik erasotzen badio, tontor lauak dituzten muinoak agertzen dira. gaur egun ikusten ditugun tontor lau edo duten mendi edo mendixka horiek beraz, duela milioika urte leku horretan egon zen plataforma zabalaren «lekukoak» dira.[1] Muinoak, gainera, gutxi okertutako eta higaduraren mende dauden geruza sedimentarioz osatutako eskualde baten jatorrizko estratigrafia erakusten du.[2]
Gaineko haitz geruza gogorragoa izaten dute beheragoko mailetakoa baino. Gaztelako goi ordokian edo Iberiako Erdialdeko Mendialdean dauden depresioetan era honetako egitura asko daude hirugarren aroko haitzetan ebakita: Alcarria, Valladolid, Leongo mendi lauak, Palentzia, etab., askotan, «otero» izen ematen zaie.[3]

Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Forma geomorfologiko hau deskriabtzen duen hitza bi modutan agertzen da euskaraz: "muino lekuko"[4][5] eta "lekuko muino" bezala[3][6].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lekuko muinoak "mendi uharte" gisa katalogatu daitezke, eta higaduratik babestuta daude, inguruko gainerako materialak desegin baitira. Uharte-mendiak babestuta mantentzen dira, gailurrean agertzen den litologia gogorragoari esker (arroka gogorrak).
Geologia-ikerketetarako oso baliagarriak dira, lehen eskualde bat estaltzen zuten eta higadura-agenteek desegin duten formazio geologiko bateko erlikia edo geratu den lekuko bakarra izaten direlako. Lukuko muinoa amiltza eman duen ezabatze-prozesuak, materialak higatu, garraiatu eta beste nonbaiten sedimentatu ditu. Ezabatze prozesu hori kanpo-geodinamikek eragin dute (ura, haizea, tenperatura aldaketek..).
Urez inguratuta egon izanak ere bereizten ditu, eta beraz, ozeanora irteten diren ibaietatik gertu egon ohi dira. Zenbait ikertzaileren arabera, erliebe horiek Miozeno sortu ziren.[7]
Adibideak munduan barrena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mota honetako formazio geologikoen adibide batzuk honako hauek dira: Pilot mendia, Ipar Carolinan; Dori goi-lautada, Burkina Fason; La Teta muinoa, La Guajira penintsulan; eta muinoak, Guayanan, Venezuelan. Garet el Djenoun Algerian
Europan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muino mota hauek nahiko arruntak dira Iberiar penintsulako Goi lautadetako[8] arro sedimentarioetan, Ebroko sakonunean eta erliebe horizontaletan. Euskal Herritik kanpo ere, badago adibiderik. Iberiar penintsulako Erdialdeko Goi Ordokian eta Ebroko haraneko arro sedimentarioetan oso arruntak dira. Madrilgo Erkidegoan, hiru hauek azpimarra daitezke: Cerro Buenavista, Cerro de los Ángeles eta Marañosako muinoak. Andaluzian, berriz, Zújar herrian (Granada) dagoen Jabalcón eta Úbedako muino ospetsuak.
Frantzian, Aiguille mendia, plateau d'Avron, butte Montmartre, Valérien mendia, plateau de Romainville, Schlossberg (Forbach), buttes de Rosne, truc du Midi, La Motte de Vesoul, etab. Alemanian, Lemberg, Hohenzollern eta Königstein
- Kono-enbor formako muino edo muino lekuko adibideak
-
Dori goi ordokia, Burkina Faso
-
Argelian, Ouled Naïl mendietan, Bou Saâdatik gertu
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko hainbat lekutan daude mota horretako egiturak. Ikusgarrienak Bardean daude. Arabako lautadan muino lekukoak herrixken kokaleku izan dira historian zehar, esaterako, Gasteizen bertan, Eztarroan edo Olarizun.
Ohikoak dira Bardeako geomorfologian, beste foram berezirekin batera: karkaba, trokarte, sorgin-tximinia, eta beste.[4]

Ikus, halaber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cascos Maraña,, Cayetano. (1987). «La compleja y variada configuración del relieve» Geografía de Castilla y León. Los espacios naturales: 18. ISBN 8486047943..
- ↑ (Frantsesez) Sabouraud, Christiane (zuz). (2004). Guide de la géologie en France. Berlin, 240 or..
- ↑ a b Eusko Jaurlaritza. (2011-07-13). «Morfologiaren bilakaeraz jalkin arroetan eta erliebe tolestuan eratzen diren egiturak» euskadi.eus (kontsulta data: 2025-10-28).
- ↑ a b Jon, Larrañaga. (1992-12-01). «Bardeak, basamortua baino zerbait gehiago» Elhuyar Zientzia (kontsulta data: 2025-10-30).
- ↑ Geologia Hiztegi Entziklopedikoa. EHU: EHUGET. Elhuyar,1999, 400 or..
- ↑ Delgado Arceo, Mª Eugenia. (2018). «Makuka III aztarnategia, Atiegan. Arabako Haranetako V. Ureztapen Eremua hobetzeko eta modernizatzeko proiektua» Arkeoikuska 2018 (Eusko Jaurlaritza. KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA. Kultura Ondarearen Zuzendaritza): 30..
- ↑ Rodríguez, Daniela. Lifeder.
- ↑ (Gaztelaniaz) Moreno Peña, José Luis. (1991). «Las llanuras al N. del Duero: Campiñas arcillosas y páramos calcáreos» Geografía de Castilla y León. Las comarcas renovadas ISBN 8486047943..
- ↑ «Santxikorrota: Bardea Zuriko iraganaren lekukoak» Argia (kontsulta data: 2025-10-28).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- CERROS TESTIGO. ViendoBichos, con la Universidad Popular de Albacete