Kono Yasui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kono Yasui

(1948)
Bizitza
JaiotzaKagawa1880ko otsailaren 16a
Herrialdea Japonia
HeriotzaBunkyō1971ko martxoaren 24a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaOchanomizu University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, biologoa eta botanikaria
Enplegatzailea(k)Ochanomizu University (en) Itzuli
Jasotako sariak

Kono Yasui (japonieraz: 保井コノ, Kagawa prefektura, 1880ko otsailaren 16a - Bunkyō, 1971ko martxoaren 24a) japoniar biologo eta zitologoa izan zen. 1927an zientzian doktoretza lortu zuen lehen japoniar emakumea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yasui Kagawa prefekturan jaio zen 1880an. 1898an bertako eskolan graduatu zen zientzia sailean eta 1902an Emakumeentzako Goi-Eskola Normalan. 1905erarte irakasle izan zen, ahalik eta 1905ean graduatu kurtso bat ezarri zen arte Emakumeen Goi-Eskola Normalean. Lehen emakumea izan zen eskola horretan sartzen zientzia ikerketa bat egiteko; zoologia eta botanika arloak landu zituen. Karpen webertar aparatuaren inguruko ikerketa argitaratu zuen Zoological Science aldizkarian 1905ean, inoiz aldizkari horretan argitaratu zuen lehen emakumea. Ondoren Salvinia natans ur-garoari buruzko ikerketa argitaratu zuen Journal of Plant Sciences and the British journal Annals of Botany aldizkarian, Japoniar emakume batek atzerriko aldizkari batean argitaratzen zuen lehen aldia. 1907an bere ikerketa bukatu eta eskola irakasle laguntzaile bilakatu zen.

Yasuik Japoniako Hezkuntza Ministerioari atzerrian ikasteko baimena eskatu zion. Baimena eman zioten baldin eta "etxeko ekonomiaren ikerketa" gehitzen bazuen bere "zientziaren ikerketa" proiektuari, eta zin egiten bazuen ez zela ezkonduko han egonda eta ikerketa bakarrik egingo zuela. Alemaniara eta Ameriketako Estatu Batuetara bidaiatu zuen 1914an, Chicagoko Unibertsitatean zitologiari buruzko ikerketak egiteko. 1915an Harvardeko Unibertsitatean ikatzari buruzko ikerketak egiten hasi zen E. C. Jeffrey irakaslearekin. 1916an Japoniara itzuli zen eta ikatza ikertzen jarraitu zuen Tokioko Unibertsitate Inperialean 1927ra arte. 1918tik 1939ra bitarte genetika irakasle izan zen. Bere tesi doktorala 1927an argitaratu zuen, lignitoa eta ikatzari buruzkoa, Japonian tesi doktorala egiten zuen lehen emakumea.

1929an Yasuik Cytologia aldizkaria sortu zuen. 1924tik aurrera mitxoleten, artoaren eta Tradescantia espezieen genetika ikertu zuen, eta 1945tik aurrera Hiroshimako bonbardaketa nuklearraren osteko landareen aldaketak ikertu zituen. Ochanomizuko Unibertsitatea sortu zenean 1949an Yasui irakasle izendatu zuten. 1952an erretiratu zen, baina irakasle emeritua izaten jarraitu zuen. 1957rako 99 argitalpen zientifiko idatzi zituen.

1971ko martxoaren 24an hil zen Tokion.