Konozibe samur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konozibe samurra
Conocybe tenera.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaConocybe
Espeziea Conocybe tenera
Fayod, 1889
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Conical cap icon.svg 
kono-formako txapela
Adnate gills icon2.svg 
himenioa adnatua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Brown spore print icon.png 
espora marroiak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Konozibe samurra (Conocybe tenera) Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ez da jangarria, oso haragi gutxi du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, mehea eta mintzezkoa, forma koniko-kanpai itxurakoa du, gero zabaldu egiten da eta titi bat darama. Oso higrofanoa da eta ertzak ildaskatuak ditu, arre-lehoi kolorekoa, hezetasunarekin ilunagoa eta eguraldi lehorrean zurbildu egiten da.

Orriak: Itsatsiak, ia libreak, estuak eta krema-kanela kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Mehea, luzea eta fistulosoa, hasieran zurixka eta gero okre-horixka kolorekoa. Fin ildaskatua luzetara, eta pruina du goialdean.

Haragia: Mehea, hauskorra eta gorrixka, usain nabarmenik gabea eta zapore gozo samarrekoa.[2]

Etimologia: Conocybe terminoa grekotik dator, konoa esan nahi duen "cono" hitzetik eta burua, kasko konikoa, esan nahi duen "cybe" hitzetik. Tenera epitetoa berriz latinetik dator, samurra, delikatua, leuna esan nahi duen "tenera" hitzetik

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Semiglobata aldaerak globo-erdi formako kapela du, kolore motelak eta espora handiak. Nekez bereiz daitezken antzeko perretxiko talde handi samarreko bat da.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean, belardietan eta lorategietan, bideen ertzetan, larreetan eta abarretan.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 252 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 260 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]