Konposatu azoiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Konposatu azoikoak edo azokonposatuak diazenilo funtzio-taldea (R−N=N−R′) duten konposatu organikoak dira non R eta R' alkilo edo arilo izan daitezkeen[1]. Diazenoaren deribatutzat jotzen dira.

Diazenilo funtzio-taldea

Ezaugarriak eta erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konposatu azoikoek isomeria agertzen dute. Azobentzenoaren kasuan esaterako trans isomero moduan agertzen da egoera normalean, baina argiztatzen bada cis isomero bilakatzen da. Ariloa duten konposatu azoikoak egonkorrak eta kristalinoak izaten dira.

Metilo-laranja adierazlea

Diazenilo funtzio-taldea bi eraztun aromatikorekin konjugatuta dagoenen erradiazio elektromagnetikoa xurgatzen du espektro ikusgarrian eta, ondorioz, kolorea agertzen du[2]. Kolorazio bizia izaten da. Hortaz industrian koloratzaile gisa usatzen dira esparru askotan: ehungintzan, papergintzan, elikagaien industrian eta abarretan.

Beste talde batzuk ere egoteak uhin-luzera desberdinak xurgatzea ekar lezake, kolore diferenteko konposatuak eratuz. Horietako talde batzuk, sulfonatoek esaterako, konposatu azoikoak uretan disolbagarri egiten dituzte.

Azo-konposatu batzuk azido-base bolumetrietan baliatzen dira adierazle moduan, metllo-laranja esaterako[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  2. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  3. Arana,Gorka; de Diego, Alberto; Etxebarria, Nestor; Martínez, Irantzu; Usobiaga, Aresatz & Zuloaga, Olatz. (2011). Kimika analitikoa. Kimika analitikoaren oinarriak eta bereizketa kromatografikoaren oinarriak. EHU, 66 or. ISBN 978-84-694-1283-1..