Edukira joan

Konposatu bizikliko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Konposatu biziziklkoa bi eraztun elkarri lotuta dituena da[1]. Egitura biziziklkoak ez dira ezohikoak, izan ere prozesu biologikoetan garrantzitsuak diren molekula asko biziklikoak dira, kanforra esaterako. Klase askotakoak izan daitezke: osorik karbono-atomoz osatutakoak (naftalenoa), tarteka heteroatomoak dituztenak (indola), alifatikoak (norbornanoa) eta aromatikoak (tetralina).

Hiru eraztun-lotura modu posible dira konposatu biziklikoentzat:

Elatola
  • Fusionatutako konposatu biziklikoetan, bi eraztunek elkarren ondoan daude eta bi atomo partekatzen dituzte. Beste era batera esanda, eraztunek lotura kobalente bat partekatzen dute, dekalinak esaterako
Dekalina
  • Zubidun konposatu biziklikoetan, bi eraztunek hiru atomo edo gehiago partekatzen dituzte, zubi-buruak osatzen dituzten bi atomoek gutxienez beste atomo bat dute beraien artean, norbornanoa etsenplurako.
Norbornanoa

Konpoatu biziklikoen nomenklatura IUPACen arauen arabera antolatzen da[3].

Zubidun sistema poliziklikoen izenak, karbono-atomoen kopuru berdina duen alkanoaren izenean oinarrituta daude, zeintzuk aurretik ziklo kopuruaren adierazle bat eta eraztun ezberdinen tamainak definitzen dituen zubi deskribatzailea dituzten; deskribatzaile honek zubi-buruak lotzen dituzten zubi bakoitzaren eskeletoa osatzen duten atomo kopurua ematen du eta zenbaki arabierren bidez aipatzen da beheranzko orden numerikoan, puntuz bereizita eta kortxete artean. Zenbaketa zubi-buruan hasten da eta eraztunak ingutatzen doa (handienetik txikienera). Adibidez, norbornanoaren izen formala biziklo[2.2.1]heptano da.

Sistema polizikliko espiranikoen izenak espiro motako bilgune kopurua, zubi deskribatzailea, eta karbono-atomoen kopuru berdina duen alkanoaren izenaz osatzen dira. Zenbakitzea hasten da espiro atomoaren ondoz ondo dagoen eraztun txikiko atomotik. Adibideak:

1-Bromo-3-chloro-spiro(4.5)decan-7-ol Position of Substituents V2 1-Bromo-3-chloro-spiro(3.6)decan-7-ol SUBSTITUTION POSITIONS V2
1-bromo-3-kloro-espiro-[4,5]-dekan-7-ola non atomoen posizioak markatuta dauden 1-bromo-3-kloro-espiro-[3,6]-dekan-7-ola karbonoen posizioak markatuta dituena

Poliziklo fusionatuen nomenklatura sistematikoan, osagaien izenak konbinatzen dira eta fusio-deskribatzaile batek adierazten du osagaiek nola lotzen diren. Dena dela, ohikoenek izena arrunta dute IUPACek onartutako, antrazenoa, fenantrenoa, etab. Sistema biziklikoetan zubidun sistemetan bezala egiten da, baina zubia osatzen ez duen atomorik ez duenez, honi '0' balioa ematen zaio. Adibidez dekalinaren izen sistematikoa bizikllo[4.4.0]dekanoa da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Rule A-31. Bicyclic Systems (BRIDGED HYDROCARBONS)» www.acdlabs.com (kontsulta data: 2025-11-19).
  2. (Ingelesez) Chemistry (IUPAC), The International Union of Pure and Applied. «IUPAC - spiro compounds (S05881)» goldbook.iupac.org (kontsulta data: 2025-11-19).
  3. K.-H. Hellwich (Alemania), R. M. Hartshorn (Zelanda Berria), A. Yerin (Errusia), T. Damhus (Danimarka), A. T. Hutton (Hegoafrica), Itzultzaileak: Liher Prieto eta Uxue Uria. (2021). Kimika Organikoaren Nomenklaturarako Gida Laburra. IUPAC.