Edukira joan

Konposatu organoiodatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konposatu organoiodatu
Konposizioaiodo eta karbono
Motaorganohalogen compound (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Gmelin37142

Kimikan konposatu organoiodatuak dira karbono-iodo lotura kobalenteak dituzten konposatuak. Kimika organikoko erreakzioetan ohikoak dira baina naturan ez. Tiroxina eta triiodotironina hormonak diraa organoiodatu naturalen artean ezagunenak, izan ere guruin tiroideoak ezinbestekoa ditu egoki funtzionatzeko.

Methyl iodide Iodoversol Triiodothyronine
Metil ioduroa Iobersola Triiodotironina

Ezaugarri orokorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karbono-iodo lotura da karborno-halogeno loturen artean ahulena. Loturaren sendotasuna halogenoen elektronegatibotasunarekin lotuta dago; beheranzko orden F > Cl > Br > I. Ordena horrek atomoaren erradioari ere segitzen dio. Haluroen artean ioduroak dira normalean talde ateratzaile egokienak[1].

Konposatu asegabeak iodo hutsa usatuz ioda daitezke.

RHC=CH2 + I2 → RHIC-CIH2

Erreakzio hau iodo-indizea neurtzeko erabiltzen da zeinek adierazten duen koipe, gantz eta antzekoen asegabetasun-maila[2].

Ioduro anioia nukleozale egokia da eta kloruroak, tosilatoak, bromuroak eta beste talde batzuk desplaza ditzake, Finkelsteinen erreakzioan adibidez.

Alkoholak ioduro bihur daitezeke fosforo triioduroa baliatuz[3].

Konposatu organoiodatuek ez dute erabilera zabalik industrian, nitxo-erabilera batzuk aparte. Laborategiko sintesi organikoan ohiko bitarteko produktuak dira karbono-iodo loturaren ahuldadea medio.

Metil ioduroa bitarteko produktu inportantea da azido azetikoaren eta anhidrido azetikoaren ekoizpen industrialean. Iobersola kontraste gisa usatzen da X izpiko erradiografietan. Eritrosina elikagaigintzan erabiltzen den koloratzailea da[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Blanksby, Stephen J.; Ellison, G. Barney. (2003-04-01). «Bond Dissociation Energies of Organic Molecules» Accounts of Chemical Research 36 (4): 255–263.  doi:10.1021/ar020230d. ISSN 0001-4842. (kontsulta data: 2024-11-03).
  2. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (kontsulta data: 2024-11-03).
  3. (Ingelesez) «Organic Syntheses Procedure» orgsyn.org (kontsulta data: 2024-11-03).
  4. (Ingelesez) Wiley-VCH, ed. (2003-03-11). Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry. (1. argitaraldia) Wiley  doi:10.1002/14356007.a14_381. ISBN 978-3-527-30385-4. (kontsulta data: 2024-11-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]