Konpota

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Konpota
Compote.jpg
Osagaiak
Oinarria fruitua eta Almibarra

Konpota fruitu zenbaiten mamiarekin egindako konfitura bat da, pure moduan edo fruitu zatikatuekin, azukre gutxirekin egina eta azkenburu edo beste janarien goarnizio edo osagarri moduan erabiltzen dena. Euskal Herrian, ohikoak dira sagarrarekin egindako konpotak.[1]

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egosi kazola batean, ardo beltzean, orejoiak (melokotoi lehortuak), aran pasak eta piku melatuak, kanela-zotz batekin.

Guritu direnean, erantsi neguko udare gogorrak eta errezil sagarrak, pusketan. Eduki hauek samurtu arte, zuzendu gozo-puntua, azukrea edo ardoa erantsiz, itzali sua eta utzi pausatzen.

Bezperakoa goxoago izaten da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Sagar-konpota» www.ikasbil.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-05 .
  2.   Agirre, Edorta (2002) Almanaka 2003 : ase eta gose Pamiela 389. orrialdea ISBN 8478213619 PMC 863184177 . Noiz kontsultatua: 2019-01-05 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konpota Aldatu lotura Wikidatan


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.