Konrado III.a Alemaniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Konrado III.a Alemaniakoa
Konrad III Miniatur 13 Jahrhundert.jpg
Erromatarren erregea

Bizitza
Jaiotza Bamberg1093
Herrialdea  Alemania
Heriotza Bamberg1152ko otsailaren  15a (58/59 urte)
Hobiratze lekua Bambergeko katedrala
Familia
Aita Frederick I, Duke of Swabia
Ama Agnes of Germany
Ezkontidea(k) Gertrude of Comburg Itzuli
Gertrude of Sulzbach Itzuli
Gertrude of Rothenburg Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Hohenstaufen etxea
Jarduerak
Jarduerak klerikoa eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

Konrado III.a (1093 - 1152ko otsailaren 15a, Bamberg), Hohenstaufen etxeko lehen ordezkaria. Frederiko I.aren (Suabiako dukea) eta Inesen semea (Henrike IV.aren alaba) .

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konradok bere osabarengandik (Henrike V.a enperadorearengandik), jaso zuen Frankoniako dukerria 1115ean. Aitarengandik Suabiako dukerria heredatu zuen. 1138an Erromatarren errege koroarazi zuten. Guelfoei aurka egin zien, eta Bavieratik bota zituen.

Bohemian eta Polonian borrokatu zuen. 1147an, Luis VII.a Frantziakoarekin batera, Bigarren Gurutzadan parte hartu zuen.

1147an, Konradok Lur Santura bidaiatu zuen. Bidaian Hungariako Erresuma zeharkatu zuen, eta bere armadak triskantza handiak eragin zituzten. Hungariarek babes-erasoekin erantzun bazuten ere, Geza II.a Hungariakoak, erabaki zuen Konradorekin gatazkarik ez izatea.

Lehenago, Geza II.a Hungariakoaren arreba (Sofia Hungariakoa) Konrado III.aren Henrike semearekin ezkontzeko hitz emanda zegoen. Baina, 1140ko hamarkadan, bi erregeen arteko harremanek okerrera egin zuten, eta ezkon-hitzak ez zuen aurrera egin.

Bestalde, Konradok Hungaria utzi ondoren, Geza II.ak Luis VII.a Frantziakoari egin zion harrera, hau ere Bigarren Gurutzadara baitzihoan. Luis VII.aren egonaldian bi erregeen arteko harremanak oso onak izan ziren, eta arrazoi horregatik, errege frantsesa Geza II.aren semearen (Eztebe) aitaponteko izan zen.

Bigarren Gurutzadan parte hartuta eta Damaskoko kanpainaren porrotaren ondoren, Konrado III.a Germaniako Erromatar Inperio Santura itzuli zen, eta 1152an hil zen. Bere iloba Frederiko I.a izan bere oinordekoa.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konrado III.a Alemaniakoa Aldatu lotura Wikidatan