Konstante matematiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Konstante (matematika)»

Konstante matematiko bat zenbaki bat da, kalkuluetarako esanahi berezia duena . Esate baterako, π konstanteak ("pi" ahoskatua) zirkulu baten zirkunferentziaren eta bere diametroaren arteko erlazioa adierazten du. [1] [2] Balio hori beti berdina da edozein zirkulurentzat.

Konstante matematiko guztiak zenbaki definigarriak dira, eta, eskuarki, zenbaki konputagarriak ere badira (Chaitin konstantea salbuespen esanguratsua izanik).

Konstante fisikoak ez bezala, konstante matematikoak ez dira neurketa fisikoetatik eratortzen.

Konstante matematiko nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo taulak konstante matematiko garrantzitsu batzuk jasotzen ditu:

Izena Ikurra Balioa Esanahia
Pi, Arkimedesen konstantea edo Ludofen zenbakia π ≈3,141592653589793 Zenbaki transzendentala, zirkulu baten perimetroaren eta diametroaren arteko erlazioa ezartzen duena. Zirkulu unitarioaren azalera ere bada.
E, Napierren konstantea e ≈2,718281828459045 Logaritmo naturalen oinarria den zenbakia, batzuetan "zenbaki naturala" deitzen zaio.
Urrezko proportzioa φ Urrezko proportzioa: Bi zenbaki izanda, zenbaki handiena zati txikiena eta bien arteko batura zati zenbaki handiena berdina denean.
2-ren erro karratua, Pitagorasen konstantea 1 luzerako aldea duen karratuaren diagonalaren luzera den zenbaki irrazionala. Zenbaki hau ezin da zatiki gisa adierazi.

Konstantea kalkulu-matematikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalkuluan, konstanteak hainbat modutan erabiltzen dira eragiketaren arabera. Adibidez, funtzio konstante baten deribatua zero da. Izan ere, deribatuak funtzio batek aldagai batekiko duen aldaketa adierazten du, eta konstanteak, definizioz, aldatzen ez direnez, deribatua zero da.[3]

Aldiz, funtzio konstante bat integratzean, konstantea integrazio aldagaiaz biderkatzen da. Limite bat ebaluatzean, konstantea ebaluazioaren aurretik eta ondoren bezala mantentzen da.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izan bedi f konstante-funtzioa non edozein x baliotarako den. Orduan:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Compendium of Mathematical Symbols. 2020-03-01.
  2. Constant | mathematics and logic. .
  3. (Gaztelaniaz) Westreicher, Guillermo. «Constante (matemáticas)» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Mathematical constant» artikulutik itzulia izan da, 2021-12-30 data duen (Oharra: hemen jatorrizko artikuluaren bertsioaren kodea jarri behar da, ikus itzazu txantiloiaren orriko argibideak) bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.