Konstantin Korovin
Konstantin Korovin | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1861eko abenduaren 5a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Paris, 1939ko irailaren 11 (77 urte) |
Hobiratze lekua | Sainte-Geneviève-des-Bois Russian Cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Moscow School of Painting, Sculpture and Architecture (en) ![]() |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Alexei Savrasov |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Mosku San Petersburgo Mosku Paris Espainia eta Frantzia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Karl Bryullov |
Mugimendua | inpresionismoa |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza izadi hila |
![]() ![]() ![]() |
Konstantin Alekseievitx Koronin (Mosku, 1861eko abenduaren 5aGreg./azaroaren 23aJul. - Paris, 1939ko irailaren 11) errusiar margolari impresionista izan zen.
Merkatari familia batean jaio zen eta bere senide batzuk artistak izan ziren. Bere anaia Sergei margolari errealista izan zen eta Ilarion Pryanixnikov margolaria eta pintura irakaslea.
1875ean Moskuko Pi tura, eskultura eta arkitektura eskolan sartu zen. Han Vasili Perov eta Alexei Savrasovekin ikasi zuen. Valentin Serov eta Isaak Levitan taldekideen lagun ere egin zen. 1881-82 ikasturtean San Petersburgoko Arte Akademia Inperialean ikasi zuen, baina hurrengo urtean Moskura itzuli zen. 1885ean Parisera eta Espainiara bidaiatu zuen eta margolari inpresionista frantsesek txundituta utzi zuten.
Abramtsevoko Zirkuluko margolariak ezagutu zituen eta Peredvizhniki taldekoekin erakusketa egin zuen. Espainian, Italian, Kaukason eta Erdialdeko Asian ibili zen. 1890eko hamarkadan Mir iskusstva talde artistikoko kide egin zen. Iparraldera egin zituen ondorengo bidaiek eragina izan zuten bere lanetan.
XX. mendearen hasieran antzerki-dekorazioari ekin zion. 1909tik 1913ra Parisko pintura, eskultura eta arkitektura eskolako irakaslea izan zen. Lehen Mundu Gerran frontean egon zen armadari kamuflajeari buruz aholkatzen. Urriko Iraultzaren ondoren antzerkian lanean jarraitu zuen.
1923an Parisera bidaiatu zuen osasun arrazoiengatik eta han hil zen.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hammerfest: Aurora Borealis. 1894–1895
Gurzufeko kaia, 1914
Dmitri Donskoi, LMGren posterra. 1914
Fiodor Xaliapin, 1915