Konstantino II.a (antipapa)
| Konstantino II.a (antipapa) | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Nepi, | ||
| Heriotza | VIII. mendea | ||
| Familia | |||
| Haurrideak | ikusi
| ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | presbiteroa | ||
Konstantino II.a (c. 769 hila) anipapa izan zen 767tik 769ra.
Paulo I.a aita santua hil ondoren, hainbat fakzio saiatu ziren bere hautagaia aita santuaren tronuan jartzen. Toto Nepikoa buru zuten noble toskanar talde batek Totoren anaia Konstantinoren alde egitea erabaki zuen, eta armen indarrez aita santu izendatu zuten. Konstantino laikoa zenez, toskanarrek Praesteneko apezpikua behartu zuten Konstantino monjea agintzera, zeina hurrengo egunean azpidiakono eta berehala diakono izendatu baitzuten. Egun batzuk geroago, Konstantino Erromako apezpiku izendatu zuten.
Konstantinok eskutitzak bidali zizkion Pepin Laburra erregeari izendapenaren berri emanez, baina errege frankoak ez zituen erantzun.
Kristoforo eta Sergio izendapenaren aurka agertu ziren eta lonbardiarren errege Desideriori laguntza eskatu zioten, eta Erroman sartu ondoren, Toto hil eta Konstantino harrapatu zuten. Konstantino espetxeratua eta itsutua izan zen, eta handik gutxira torturatu eta monasterio batera bidali zuten. Ez dago berari buruzko berririk.