Konstantino Paulovitx Errusiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konstantino Paulovitx Errusiakoa
Konstantinpaulowrussland(crop).jpg
Bizitza
JaiotzaTsarskoye Selo (en) Itzuli1779ko maiatzaren 8a
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaVitsebsk1831ko ekainaren 27a (52 urte)
Hobiratze lekuaSan Petersburgoko katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza: kolera
Familia
AitaPaulo I.a Errusiakoa
AmaMaria Feodorovna (Sofia Dorotea Württembergekoa)
Ezkontidea(k)Princess Juliane of Saxe-Coburg and Gotha (en) Itzuli  (1796ko otsailaren 26a -  1820ko martxoaren 20a)
Joanna Grudzińska (en) Itzuli  (1820ko maiatzaren 12a (juliotar egutegia) -  1831ko ekainaren 15a (juliotar egutegia))
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHolstein-Gottorp-Romanov (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduaadjutant general (en) Itzuli
soldadu
Parte hartutako gatazkakNapoleondar Gerrak

Find a Grave: 100082451 Edit the value on Wikidata

Konstantino Paulovitx edo Konstantino I.a Errusiakoa (errusieraz: Константи́н Па́влович; Tsarskoie Selo, San Petersburgoko Gobernatura Orokorra, 1779ko maiatzaren 8aGreg./apirilaren 27aJul. - Vitebsk, 1831ko ekainaren 27aGreg./apirilaren 15aJul.) errusiar duke handia izan zen. 1825eko abenduaren 1etik 26ra Konstantino I.a, Errusiako enperadorea bezala ezagutua izan zen.

Paulo I.a enperadorearen eta Maria Dorotea Württembergekoaren bigarren semea izan zen. Bere anaia Alexandro I.aren erregealdi gehienean oinordekoa izan zen. 1796an, Juliana Saxonia-Coburg-Saalfeldekoarekin ezkondu zen, eta gogor tratatu zuen.

Napoleondar Gerretan parte hartu zuen, eta Tilsiteko Hitzarmenaren ondoren Napoleonen miresle bihurtu zen.

Alexandro Anaiak Poloniako gobernadore izendatu zuen. eta han politika errepresiboa egin zuen.

1820ko martxoan Julianarekiko ezkontza deuseztatzea lortu zuen eta bi hilabete geroago Joanna Grudzińska kondesarekin ezkondu zen eta tronurako eskubideei uko egin zien.

Alexandro 1825eko abenduaren 1ean hil zen eta Konstantino enperadore izendatu zuten San Petersburgon. Konstantinok, ordea, abdikatu egin zuen Varsovian. Hori ezagutu zenean iraultza dekenbrista gertatu zen.

Konstantino Polonian geratu zen eta desadostasunak izan zituen bere anaia Nikolas I.arekin, enperadore berriarekin. 1830ean hilketa saiakera bat jasan zuen eta ondoren Azaroko altxamendua gertatu zen. Konstantino 1831n hil zen, koleraren ondorioz, Vitebsken, eta ezin izan zuen matxinadaren zapalketa ikusi.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]