Konstantinos Logothetopoulos
Konstantinos Logothetopoulos grezieraz: Κωνσταντίνος Λογοθετόπουλος; (Nauplio, 1878ko abuztuaren 1a – Atenas, 1961eko uztailaren 6a) greziar sendagile eta politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1942tik 1943ra.
Medikuntza ikasi zuen Munichen eta Alemanian egon zen medikuntza praktikatzen eta irakasten 1910era arte. Garai hartan Atenasera joan zen, klinika pribatu bat sortu zuen eta mediku gisa parte hartu zuen Balkanetako Gerretan eta Greko-turkiar gerra (1919–1922)|Greko-turkiar gerran]]. 1922an ginekologia irakasle izendatu zuten Atenasko Unibertsitatean eta ondoren dekano izatera iritsi zen.
1941ean Alemaniak Grezia inbaditu ondoren, presidenteorde eta Hezkuntza ministro izendatu zuten lehen gobernu kolaboratzailean. 1942ko abendutik 1943ko uztailera lehen ministro izan zen eta garai horretan hasi zen judu greziarren deportazioa.
1944an herrialdea utzi zuen Alemaniako armadarekin batera eta Bavarian kokatu zen. Estatubatuarrek atxilotu eta Greziara bidali zuten. Biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina 1951n askatu zuten.