Edukira joan

Konstantza Antiokiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konstantza Antiokiakoa
erregeorde

Bizitza
Jaiotza1127
HeriotzaLibano, 1163 (35/36 urte)
Familia
AitaBohemundo II.a Antiokiakoa
AmaAlice of Antioch
Ezkontidea(k)Raimundo Poitiersekoa  (1136 -
Renaud de Châtillon  (1153, 1153 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
LeinuaGoiuriko etxea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Konstantza (11271163) Antiokiako Printzerriko printzesa izan zen 1130etik hil zen arte.

Bohemundo II.a Antiokiakoa eta Alizia Jerusalemgoaren alaba izan zen. Bi urterekin bihurtu zen printzesa, aita guduan hil eta gero, eta ama erregeordetzaz arduratu zen. Hala ere, printze nobleek berehala ordezkatu zuten Alizia haren aita Balduin II.a Jerusalemgoagatik. Hurrengo urtean Balduin hil zenean, Fulko Anjoukoa erregeorde izendatu zuten.

Konstantza 1132an ezkondu zen, zortzi urterekin, Raimundo Poitierskoarekin. Hurrengo urteetan lau seme-alaba izan zituzten Raimundok printzerria gobernatzen zuen bitartean. Raimundo batailan hil zen 1149an, eta Balduin III.a Jerusalemgoa arduratu zen erregeordetzaz.

1153an Konstantza Renaud de Châtillonekin ezkondu zen. 1161ean Renaud harrapatu ondoren, Konstantzak gobernuaz arduratu nahi izan zuen, baina Balduino III.ak Bohemundo III.a legezko gobernari izendatu zuen. Bohemundo Konstantzaren semea zen, eta hamabost zituen orduan. Konstantzak boterea mantentzea lortu zuen Emanuel I.a Komneno Bizantzioko enperadorearen laguntzarekin. Konstantza tronutik kendu zuten hil baino lehentxeago, bere seme Bohemundoren alde.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]