Konstantzio Galo
Konstantzio Galo | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
354 - 354
353 - 353
352 - 352
351ko martxoaren 15a - 354 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Massa Marittima, 325 (egutegi gregorianoa) | ||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||
Heriotza | Plomin (en) ![]() | ||||||||
Heriotza modua | heriotza zigorra | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Julius Constantius | ||||||||
Ama | Galla | ||||||||
Ezkontidea(k) | Konstantina | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Leinua | Konstantinotar dinastia | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria |
Flavio Klaudio Konstantzio Galo (326 – 354) Erromatar Inperioko ekialdeko probintzietako gobernaria izan zen, Zesar mailan, 351tik 354ra, bere lehengusu zen Konstantzio II.a Augusto enperadorearen menpean. Konstantzio Kloro enperadorearen (293-306) eta Flavia Maximiana Teodoraren biloba eta Julio Konstantzio eta Galaren semea zenez Konstantinotar dinastiaren kide zen. Bere osaba Konstantino Handiaren erregealdian jaioa (306-337), Konstantinoren heriotzaren ondorengo purgetan bizirik iraun zuen familia inperialeko gizonezko bakanetakoa izan zen bere anaia Juliano (aurrerago enperadorea izango zena) eta Nepotianorekin batera. Konstantzio II.aren garaian Galo enperadoreorde izan zen, Antiokian bizi zen eta Konstantzioren arreba Konstantinarekin ezkondu zen. 351-352 urteetan juduen matxinada bat jazartu zuen. Galo, azkenean, Konstantziorekin etsaitu zen eta exekutatua izan zen, bere anaiorde Julianok Zesar bezala ordezkatua izan zelarik.[1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Brendel, Raphael. (2020-08-01). «Peter Crawford, Constantius II. Usurpers, Eunuchs and the Antichrist. Barnsley, Pen & Sword Books 2016» Historische Zeitschrift 311 (1): 186–187. doi: . ISSN 2196-680X. (kontsulta data: 2025-04-27).
- ↑ Hunt, David. (1997-12-11). «The successors of Constantine» The Cambridge Ancient History (Cambridge University Press): 1–43. ISBN 978-1-139-05440-9. (kontsulta data: 2025-04-27).