Kontrainsurjentziaren kronologia Euskal Herrian (1976)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Gerra zikina Euskal Herrian, 1976en urtean, aurreneko urteko ekintzen igoeran matendu zen.

Urte honetan, gerra zikinak eragindako aurreneko hildako eta desagertuak eman ziren.

Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Otsailaren 9a : ETAk Galdakaoko alkate Victor Legorburu hil du. Faxista eta Guerrilleros de Cristo Rey taldeko kolaboratzailea izatea egotzi dio.
  • Otsailaren 12a : Mungiako Jai Alai kafetegia tirokatu dute inkontrolatuek.
  • Otsailaren 16a : Iruñeko El parnasillo liburudendaren kontrako ekintza burutu dute inkontrolatuek.


Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Martxoaren 10a : El parnasillo liburudendaren aukako eraso berria burutu dute inkontrolatuek.
  • Martxoaren 22a : Tomas Perez Revilla errefuxiatua, Felicia Zuluaga bere emaztea eta beren semea zihoazen autoa tirokatu dute Donibane Lohizunen. Felicia Zuluaga zauritu dute.Giuseppe Calzonak parte hartu zuen ekintza honetan [1].
  • Martxoaren 24a : Jesus Erezuma Bilbaoren txalet bat zartarazi dute inkontrolatuek Foruan, Gernika ondoan.
  • Martxoaren 29a : Domingo Unzalu Arrospideren txaletan bonba bat leherrarazi dute inkontrolatuek Foruan. Muxikan Jose Mandalunizen baserrian zartarazi dute beste bat. Mandalunizen autoan beste bonba bata aurkitu dute.


Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Apirilaren 4a : Jose Luis Martinez eta Jesus Mari Gonzalez polizia espainiarrak desagertu dira Hendaian. Ez da horren inguruko azalpenik eman.
  • Apirilaren 5a : Inkontrolatuek bonba bat zartarazi dute Jakintza liburudendan, Algortan. Game elektrogailuek Bibon eta Portugaleten dituen dendetan bonba bana leherrarazi dituzte. Nikolas Madariagak Bakion duen txaletan beste bonba bat leherrarazi dute.
  • Apirilaren 9a : Zarauzko Mondragones tabernan bonba bat zartarazi dute inkontrolatuek.
  • Apirilaren 10a : Zumarragako Eusebio tabernan bonba bat zartarazi dute inkontrolatuek.
  • Apirilaren 17a : Inkontrolatuek Arrasateko Bengoa tabernan bonba bat leherrarazi dute. Orion Antonio Campos Illarramendiren autoa erre dute.
  • Apirilaren 19a : Tolosan bonba bat leherrarazi dute Izaskun liburudendan eta beste bat auto baten azpian.
  • Apirilaren 30a : Donostiako Elizondo kirolak dendaren kontrako ekintza burutu dute

inkontrolatuek.


Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maiatzaren 1a : Bilbon Roberto Lotinaren botikan bonba bat leherrarazi dute. Denda honek jasan duen hirugarren bonba erasoa da hau.
  • Maiatzaren 8a : El Pelotari gozotegian eta Portu Zaharreko Txomin tabernan bonba bana leherrarazi dituzte, Algortan.
  • Maiatzaren 9a : Inkontrolatuek Ricardo Garcia Pellejero eta Amiano Jimenez Santos tiroz hil dituzte Jurramendin, karlisten bertan urtero egiten duten kontzentrazioan. Lagun ugari ere zauritu dute.
  • Maiatzaren 17a : Frantziako poliziak ATEko hiru mertzenario atxilotu ditu: Annie Billard, Robert Nani eta Jose Fernandez del Barrio espainiarra.
  • Maiatzaren 18a : Inkontrolatuek Algortan gazte bat balaz zauritu dute pankarta bat jartzen ari zenean. Donostiako Antigua auzoan ekintza ugari egin dituzte.
  • Maiatzaren 19a : Donostiako Konstituzio plazako Lagun liburudendaren eta Kutxa dendaren aurkako erasoak burutu dituzte inkontrolatuek.
  • Maiatzaren 21a : Getarian Pascual Egurbideren autoaren aurkako erasoa burutu dute inkontrolatuek.

Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekainaren 2a : Bonba bat leherrarazi dute Ondarroako 34 klubean. Jabea, Angel Etxaniz, Zaragozako espetxean dago preso.
  • Ekainaren 7a : Inkontrolatuen ekintzak Donostian, besteren artean Aurrera tabernan.
  • Ekainaren 8a : Donostiako Antigua auzoko bizilagunen elkarteak auzoan etengabe jasaten diren inkontrolatuen ekintzak salatu dituzte. Ibarguren harategiak, Alaia tabernak, Etxeberria tabernak eta Ondarreta galeriak jasandakoak aipatu dituzte.
  • Ekainaren 9a : Donostiako Antigua auzoko parrokiaren aurkako ekintza.
  • Ekainaren 12a : Donostiako Ikastetxe ikastolak inkontrolatuen mehatxuak salatu ditu.
  • Ekainaren 12a : Javier Aia Zulaika errefuxiatuaren familiarrek inkontrolatuen mehatxuak salatu dituzte.
  • Ekainaren 13a : Donostiako Antigua auzoko Ibarguren harategia berriro erasotu dute inkontrolatuek.
  • Ekainaren 14a : Inkontrolatuak Maite Amilibia bahitzen saiatu dira Donostiako Antigua auzoan.
  • Ekainaren 22a : Itsasondoko Nautiko tabernan bonba bat leherrarazi dute.
  • Ekainaren 23a : Enrike Kelleren txaletan bonba bat leherrarazi dute inkontrolatuek, Zarautzen.
  • Ekainaren 26a : Instituto de Misioneras Seglaresen Balmes PPC liburudendaren aurkako ekintza burutu dute inkontrolatuek Gasteizen.


Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uztailaren 14a : Inkontrolatuek Isaac Oiartzabal Mujikaren autoa erre dute Oreretan. Oiartzabal zinegotzia da.
  • Uztailaren 23a : Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur desagertu da Ipar Euskal Herrian. Ondoko egunetan Triple A-ren "Comando Antonio Guezala"k bere gain hartuko du. Batzuek ETA(pm)ko Bereziak saileko arduradunei leporatu zieten bahiketa. Saenz de Santamaria generalak behin baino gehiagotan iradoki du estatuaren gerra zikineko ekintza izan zela. Italiako epaileek egindako ikerketa baten arabera Espainiako zerbitzu sekretuentzat lan egiten zuten italiar faxisten talde batek Pertur bahitu eta Espainiako poliziei entrega zien. Horren arabera Pier Luigi Concutelli izan zitekeen egileetako bat [2]. ETA (p-m) erakundeak Donostiako Brigada Politiko Sozialeko hiru polizia identifikatu zituen egun horretan Behobian ikusi zituztelako: Ferreiros, Lopez Arribas eta Escudero izenekoak. Escudero hori Informazioko Brigada Zentraleko buru izendatuko zuen PSOEko gobernuak[3].


Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irailaren 1a : Mirentxu Purroy, Punto y Hora aldizkariaren zuzendariak heriotza mehatxuak salatu ditu.
  • Irailaren 2a : Bonba bat leherrarazi dute Zabal liburudendan, Baionan.
  • Irailaren 28a : Arizmendi botikaren aurkako ekintza burutu dute inkontrolatuek Azkoitian. Jabearen senarra herriko alkate eta Bergarako taldeko kidea da.
  • Irailaren 29a : Inkontrolatuek bi pertsona erasotu dituzten Gasteizen, horietako bat amnistiaren bidez kartzelatik irten berria.


Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urriaren 2a : Legorretako udaleko kide guztiek dimisioa eman dute, inkontrolatuek hiru egun jarraian herriko alkatearen etxean sartu eta heriotza mehatxuak egin dizkiotela-eta.
  • Urriaren 2a : El Carmen arrandegiaren aurkako erasoa burutu dute inkontrolatuek Tolosan.
  • Urriaren 4a : Inkontrolatuek istiluak sortu dituzte Donostiako Alde Zaharreko kaleetan. Intxaurrondoko auzoan inkontrolatuak makilez, kateez eta pistolaz armatuta tabernak hustu eta kaletik zebilen jendea erasotu dute.
  • Urriaren 8a : Donostian inkontrolatuek kaiko biltegia eta Okendoko lurpeko parkina erre dituzte.
  • Urriaren 9a : Donostian inkontrolatuek goizaldean dendak apurtzen jardun dute: Exclusivas Tives, Ignazio Zelorrio Intxaurandietaren denda, Nuevo Gros ellektrogailu denda, Las Campanas ardandegia eta Lorea autozerbitzua...
  • Urriaren 11 : Inkontrolatu talde bat makilez, kateez eta metraileta batez armatuta Durangoko jaietan jendeari eraso eta Jai Batzordearen egoitza erasotu dute.
  • Urriaren 11 : Inkontrolatuek Amparo Lasheras Ganzarain, Abokatu Elkargoaren idazkaria, jipoitu dute.
  • Urriaren 13a : Inkontrolatuek Durangoko jaietan jendea erasotzen jardun dute berriro. Hainbat lagun zauritu dituzte.
  • Urriaren 18a : Donostiako auzoetako elkarteek inkontrolatuen ekintzak salatu dituzte.
  • Urriaren 18a : Frantziako poliziak Salvador Grau Lloret mertzenarioa atxilotu du Hendaiako mugan. Miguel Angel Apalategiren kontrako erasoa burutzeko asmoa zuela zabaldu du Sud-Ouest egunkariak.
  • Urriaren 23a : Azken egunetan inkontrolatuek lau eraso burutu dituzte Gasteizen eta bat Orozkon.
  • Urriaren 23a : Zornotzan inkontrolatuek Javier Garitaonaindia Gorrotxategi eta Epifanio Larruzearen autoak erre dituzte.
  • Urriaren 28a : Inkontrolatuak Donostian bi auto todoterrenotan autoen kontrako talkak eta erasoak burutu dituzte.


Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Azaroaren 2a : Basauriko alkateak dimisioa emana du, inkontrolatuek egindako mehatxuak direla-eta.
  • Azaroaren 5a : Inkontrolatuek hamasei urteko neska bat erasotu dute Gasteizko lurrindendan lanean zegoenean.
  • Azaroaren 6a : Gasteizko Abokatu Elkargoaren idazkari Amparo Lasherasek heriotza mehatxuak salatu ditu.
  • Azaroaren 11 : Inkontrolatuek Joan Jose Orkolagaren autoa erre dute Donostian.
  • Azaroaren 20a : Donostiako Ekain liburudendako jabe eta Eduardo Moreno Bergaretxeren arrebak inkontrolatuen heriotz mehatxuak jaso dituela salatu du.
  • Azaroaren 27a : Inkontrolatu talde batek Bilbon Ramon Zuazo Mendez, Jesus de la Fuente eta taxilari bat erasotu dituzte Bilbon. Zuazok erasotzaileak identifikatuko ditu: poliziak ziren.


Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abenduaren 11 : Inkontrolatuek Jakintza liburudenda tirokatu dute Algortan.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AMEDO. El Estado contra ETA Melchor Miralles - Ricardo Arques. Plaza&Janes/Cambio16, 1989 - ISBN 84-7863-006-6
  • EL GAL. El terrorismo de Estado en la Europa de las democracias CEDRI. Txalaparta, 1990 - ISBN 84-86597-25-0
  • EUSKADI ETA ASKATASUNA. EUSKAL HERRIA Y LA LIBERTAD Txalaparta, 1993 - ISBN 84-86597-87-0
  • QUE SE VAYAN Javier Bordagaray Hordago, 1978 - ISBN 84-7099-042-X


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]