Kontrainsurjentziaren kronologia Euskal Herrian (1980)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

1980[aldatu | aldatu iturburu kodea]

22 hildako eragin zituen, zaurituak eta kalte material ugari, baita desagertu bat.

Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Martxoaren 3a : Juan Carlos Lentijo Ortega tiroz hil dute Guardia Zibilek Leioan.
  • Martxoaren 22a : Jesus Irazabalbeitia eta Francisco Artatxo balaz zauritu ditu Intxaurrondo kuartelko Guardia Zibileko zentinela batek.
  • Martxoaren 28a : Jesus Ijurko larri zauritu dute. BVEk hartu du ekintza bere gain.
  • Martxoaren 29a : Juan Jesus Goñi Markolegi, 17 urtekoa, hiru balaz zauritu du polizia batek Iruñean.


Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Apirilaren 18a : 15 urteko gazte bat balaz zauritu du poliziak kontrol batean Bilbon.
  • Apirilaren 18a : Felipe Sagarna Zapa hil dute Hernanin. BVEk hartu du ekintza bere gain.


Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maiatzaren 1a : Fuerza Nuevako kideek koktel molotov batzuk bota dituzte LAB sindikatuko manifestazioan doan jendearen aurka. Hiru zauritu izan dira.
  • Maiatzaren 8a : Maria Jose Bravo, 16 urteko gaztea, bortxatu eta hil egin dute Donostian. BVEk hartu du bere gain.
  • Maiatzaren 20a : Bigarren mobilizazio eguna faxisten erasoen aurka. Bilbon, Donostian eta Iruñean polizia oldartu zaie manifestariei.
  • Maiatzaren 11 : Gazte bat koma egoeran dago poliziak manifestazio baten aurka botatako ke pote baten kolpeaz.


Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekainaren 11 : Joxe Miguel Etxeberria, Naparra desagertu da Ipar Euskal Herrian.
  • Ekainaren 30a : Bastidako Luciano Perez Gomez tiro batez hil du kalez jantzitako guardia zibil batek Haroko diskoteka batean lagunekin zegoenean.


Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uztailaren 23a : BVEk bonba bat zartarazi du Bilboko haurtzaindegi batean: bertatik igarotzen ari ziren hiru pertsona hil dira, horietako bat 9 hilabetez haurdun zegoen andre bat.
  • Uztailaren 19a : Kaputxatu batek 2 kilo eta erdiko goma-2ko lehergailua bota zuen Elgetako "Ostatu" tabernaren barrura, tabernan 20 lagun inguru zirenean. Bonba ez zen lehertu botatzean detonagailua askatu zelako. [2].
  • Uztailaren 21a : Lehergailu batek Lemoako udaletxea eraitsi zuen. Batallon Vasco-español eta La Triple A izenean egindako deiek beren gain hartu zuen ekintza hori [3].
  • Uztailaren 23a : Maria Contreras Gabarri (17 urte), jaiotzeko puntua zuen umea eta Antonio Contreras Gabarra (12 urte) anai-arreba ijitoak eta Anastasio Leal Sarradillo hil ziren Bilbolo Amezola plazago Iturriaga haurtzaindegian jarritako bonba lehertzerakoan [4]. Triple Aren izenean egindako dei baten bitartez beraien gain hartu zuten ekintza [5]
  • Uztailaren 23a : Triple A izenean gutun bat jaso zuten Gipuzkoako liburudenda batean. Bertan, liburutegi hori eta beste hainbat eraisteko mehatxuak bota zituzten [6].
  • Uztailaren 28a : Martin Zubizarreta Zumeta bala batez zauritu dute UAReko guardia zibilek autoz Zarautzera zihoanean.

Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abuztuaren 30a : Angel Etxaniz tiroz hil eta lanean ari ziren bi emakume zauritu dituzte Ondarroan. BVEk hartu du ekintza bere gain.


Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irailaren 7a : Miguel Mari Arbelaitz eta Luis Mari Elizondo tiroz hil dituzte Hernanin. BVEk hartu du bere gain.
  • Irailaren 10a : HBk autodefentsako deialdia egin du inkontrolatuei aurre egiteko.
  • Irailaren 21a : Inkontrolatuek eta BVEk Durango, Etxebarria eta Andoainen jardun dute.
  • Durangon lau lagun balaz zauritu dituzte.
  • Etxebarrian bi gazte bahitu, jipoitu eta auto batez zapaldu dituzte.
  • Andoainen lagun koadrila bat afaltzen ari zen lokala tirokatu dute.

Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urriaren 15a : Jose Luis Sancha Lasa Los Arcos tabernan tiroz hil du polizia batek sarekada bat egiten ari zirenean.
  • Urriaren 20a : Espainiako polizia bat autoz Ipar Euskal Herriko lurraldean sartu da Angeluko gazte bat atxilotu eta Hego Euskal Herrira eraman du Izpegiko mugan.
  • Urriaren 24a : Guillermo Martin Orbegozoko langilea tiroz zauritu dute kalez jantzitako hiru guardia zibilek Hernanin, kalean paseatzen ari zenean.


Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Azaroaren 6a : Annie Pueyo tiroz hil dute Tarbesen. Pueyok Juan Jose Etxabe eta Agurtzane Arregiren aurka BVEk burutu zuen ekintzan parte hartu zuen.
  • Azaroaren 14a : Jokin Etxeberria eta Espe Arana senar-emazte eibartarrak tiroz hil dituzte beren etxean Caracasen (Venezuela). BVEk hartu du bere gain. Ekintza Cherid, Boccardo eta Riccik burutu dute [7].
  • Azaroaren 14a : Jokin Antimasbere tiroz hil eta Andres Etxeberria zauritu dituzte Hernanin.
  • Azaroaren 22a : Polizia batek Francisco Javier Iturbe Olano eta Cesar Sotoluego Vazquez gazteak tiroz zauritu ditu Gasteizen.

Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [La tragedia de Alonsotegi a punto de repetirse en Elgeta] Egin 1980.07.20
  2. [La tragedia de Alonsotegi a punto de repetirse en Elgeta] Egin 1980.07.20
  3. [La extrema derecha hizo volar el ayuntamiento de Lemoa] Egin 1980.07.22
  4. [Tres muertos y un herido grave en un atentado contra una ikastola-guarderia en Bilbao] Egin 1980.07.24
  5. [Grupos ultras reivindican el atendado de Bilbao] Egin 1980.07.26
  6. [La Triple A amenaza a los libreros de Gipuzkoa] Egin 1980.07.24
  7. [Amedo: el estado contra ETA]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AMEDO. El Estado contra ETA Melchor Miralles - Ricardo Arques. Plaza&Janes/Cambio16, 1989 - ISBN 84-7863-006-6
  • EL GAL. El terrorismo de Estado en la Europa de las democracias CEDRI. Txalaparta, 1990 - ISBN 84-86597-25-0
  • EUSKADI ETA ASKATASUNA. EUSKAL HERRIA Y LA LIBERTAD Txalaparta, 1993 - ISBN 84-86597-87-0
  • QUE SE VAYAN Javier Bordagaray Hordago, 1978 - ISBN 84-7099-042-X