Edukira joan

Kontrako eztarritik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontrako eztarritik
Jatorria
Egilea(k)Uxue Alberdi
Argitaratze-data2019
IzenburuaKontrako eztarritik: emakume bertsolarien testigantzak
Jatorrizko herrialdeaEspainia
ArgitaletxeaSusa
ISBN978-84-17051-24-2
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiabertsolaritza eta feminismoa
Historia
Jasotako sariak

Kontrako eztarritik saiakera liburua da (Susa, 2019), Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak emakumezko zenbait emakumeri egindako elkarrizketetan oinarritua, zeinean ikuspegi feminista batetik, emakume bertsolarien jarduna definitu eta mugatu duten mekanismoak deskribatzen dituen. Jule Goikoetxearen edizio-lan eta hitzaurrearekin, Susa argitaletxearen saiakera feministen Lisipe sortan argitaratu zen.

Detektaturiko mekanismo horien artean, sarritan sentituriko gutxiespena, deserotizatzea edota hipersexualizatzea; gizonen artean sortzen diren aliantzak; paternalismoa... bakoitzak atal bat betetzen du liburuan[1].

Elkarrizketatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako bertsolariak elkarrizketatu zituen Alberdik libururako[2]: Amaia Agirre Arrastoa, Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo, Maialen Akizu Bidegain, Miren Amuriza Plaza, Maider Arregi Markuleta, Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia, Oihana Bartra Arenas, Onintza Enbeita Maguregi, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Iguaran Barandiaran, Ane Labaka Maioz, Alaia Martin Etxebeste, Eli Pagola Apezetxea eta Jone Uria Albizuri.

Hauen artean zaharrena 1977an jaioa da eta 25 urte eman ditu plazetan bertsotan, gazteena 1996an jaioa da eta dozena bat urte zeramatzan kantatzen liburua egin zenerako[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Belastegi, Nagore. (2019-03-04). ««Kontrako eztarritik» botatako bertsoak, kezkak eta beldurrak» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).
  2. Lizarralde, Mikel. «Ahoskatutako indarkeria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]