Kontrapas

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontrapas
Oskorriren musika-lana
Egilea(k)Oskorri
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
HitzakBernart Etxepare eta Gabriel Aresti
Argumentu nagusiaeuskara

Kontrapas Bernart Etxepareren izenbereko bertsoa oinarri hartuz eginiriko abestia da. Hainbat euskal musikarik abestu izan ohi dute, bertsio ezagunenak Xabier Lete eta Oskorrirena direlarik.

1545ean Bernart Etxeparek Linguæ Vasconum Primitiæ argitara eman zuenean, bere lanaren helmen historikoaz ongi jabeturik, bildumaren azken bi olerkiak gai horri zuzendu zizkion: Kontrapas eta Sautrela euskarari egin zizkion odak dira, eta liburuko azken bi olerkiak.

Xabier Letek 1960ko hamarkadan musikan ezarri zion, nahiz eta disko eran geroago ikusi zuen argia (Xabier Lete diskoan, Elkar, 1974). Harrezkero, Kontrapas euskal literaturaran eta kantuan klasiko handi bat bilakatu da.

Bere garaian oso ezaguna egin zen Oskorri taldearen Mosen Bernat Etxepare 1545 diskoko bertsioa.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Linguae Vasconum Primitiae liburua eta Bernart Etxepare lantzen dituen bideoa.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testua, gaurko grafia estandarrera hurbildu eta gero, horrela eman da[1]:

«

KONTRAPAS

Heuskara,
jalgi adi kanpora!

Garaziko herria
benedika dadila!
Heuskarari eman dio
behar duien thornuia.

Heuskara,
jalgi adi plazara!

Bertze jendek uste zuten
ezin eskriba zaiteien.
Orai dute phorogatu
enganatu zirela.

Heuskara,
jalgi adi mundura!

Lengoajetan ohi intzan
estimatze gutitan.
Orai aldiz hik behar duk
ohoria orotan.

Heuskara,
habil mundu guzira!

Bertzeak orok izan dira
bere goihen gradora.
Orai hura iganen da
bertze ororen gainera.

Heuskara!

Baskoak orok preziatzen,
heuskara ez jakin harren.
Orok ikasiren dute
orai zer den heuskara.

Heuskara!

Oraidano egon bahiz
inprimitu bagerik,
hi engoitik ebiliren
mundu guzietarik.

Heuskara!

Ezein ere lengoajerik,
Ez frantzesa ez bertzerik,
orai ezta erideiten
heuskararen parerik.

Heuskara,
jalgi adi dantzara!

»


Testua, gaurko euskara estandarrera hurbildu eta gero, horrela eman da[1]

«

KONTRAPAS

Euskara,
atera hadi kanpora!

Garaziko herria
benedikatua izan dadila!
Euskarari eman dio
behar zuen aukera[oh 1].

Euskara,
atera hadi plazara!

Gainerako jendeek uste zuten
ezin idatzi zitekeela.
Orain egiaztatu dute
tronpatuak zirela.

Euskara,
atera hadi mundura!

Mintzairetan ohi hintzen
estimu gutxikoa;
orain, aldiz, hik behar duk
ohorea guztien artean.

Euskara,
habil mundu guzira!

Beste guztiak izan dira
bere goien gradura igoak.
Orain hura igoko da
beste guztien gainera.

Euskara!

Guztiek estimatzen dituzte euskaldunak,
euskaraz ez jakin arren.
Guztiek jakingo dute
orain euskara zer den.

Euskara!

Oraindaino egon bahaiz
inprimatu gabe,
aurrerantzean ibiliko haiz
mundu guztian barrena.

Euskara!

Inongo hizkuntzarik,
ez frantsesa ez besterik,
ez da aurkitzen orain
euskararen parean.

Euskara,
atera hadi dantzara!

»


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. thornuya idatzi zuen Etxeparek eta behin edo behin *tronua ulertu da. Patxi Salaberri Muñoak moldea ematen du gaur egungo ordain legez, baina, Orotariko Euskal Hiztegian begiratuta «tornu: OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-04)., aukera bezala ematen dugu hemen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Linguae vasconum primitiae / Euskaldunon hizkuntzaren hasikinak (Patxi Salaberri Muñoaren edizioa)» Booktegi (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]