Kontrasta
Kontrasta | |
---|---|
![]() | |
![]() Herriaren ikuspegi orokorra. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Harana |
Administrazioa | |
Posta kodea | 01117 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°46′14″N 2°17′43″W / 42.77047082°N 2.29525208°W42°46′14″N 2°17′43″W / 42.77047082°N 2.29525208°W |
Demografia |
Kontrasta Arabako herria da, Haranako udalerrikoa. 2005ean 88 biztanle zituen.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
825 metroko garaieran dago, tontor batean, udalerriko ekialdean. Opakuako mendatea Arabako Lautadarekin lotzen duen herria da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erromatarren konkista aurretik Kontrastako lurrak Barduloen eremuaren barruan zegoen.
Elizmendiko ermitaren hormak eraikitzeko erromatar motako 17 hilarri erabili ziren, II. mendetik aurrerakoak gehienak.[1] Hori dela eta, bertan erromatar garai gune bat egon zitekeela uste da.
Erdi Aroan berebiziko garrantzia izan zuen, Nafarroako mugakidea izanda. Hiribildu izaera eman zitzaion, 1256. urtetik aurrera, hiri-gutuna jaso zuenean. Aurretik, gunen honen izena Arana izan zen.[2]
Karlos II.a Nafarroakoak 1368an hiribildua konkistatu arren, 1377an Ruy Diaz de Rojasek Henrike II.a Gaztelakoarentzat berreskuratu zuen.
Denbora luzez udalerri independentea izan ostean, 1942an Alda eta Done Bikendi Haranarekin fusionatu zen, Harana udalerri berria sortuz.
Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Elizmendiko Andra Mari baseliza erromanikoa(X-XI. mendea). Nabarmentzekoa, absideko hormak erromatar jatorriko hilarriez eraikita dituela.
- Laboreak eta basoa.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Echevarría, Ana. (1989). «La cronología de las inscripciones funerarias latinas de Alava» Munibe 44: 133-152. ISSN 0027 - 3414 ISSN 0027 - 3414..
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez Torrecilla, J. M.; Plata Montero, A.; Sánchez Pinto, I. eta Solaun Bustinza,J.L.. El recinto fortificado de la villa de Contrasta (Valle de Arana, Álava), ISBN 978-84-691-9571-0 Hemen irakur daiteke. [ikusia: 2020-07-02]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Kontrastari buruzko informazioa Haranako webgune ofizialan
- (Gaztelaniaz) Kontrasta Auñamendi entziklopedian
- (Gaztelaniaz) Elizmendiko Done Mari baselizari buruzko informazioa[Betiko hautsitako esteka]
Haranako herriak | ||
---|---|---|