Kontratxapatu
Itxura
Kontratxapatua edo txapola[1] izenez ere ezagutzen dena, zuntzekin bata bestearen gainean gurutzatuta itsatsitako egur indartuzko xafla meheez egindako ohola da, erretxina sintetikoekin presio eta bero handia erabiliz. Teknika honek taularen dimentsio-egonkortasuna hobetzen du nabarmen, egur trinkoaren itxura lortuz.
Elaborazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enborrak ebaketa egiteko biratzen dituen makina batean muntatzen dira, xafla-orria sortzeko, neurri egokietara mozten dena. Ondoren, xafla hori zur-berogailuan prozesatzen da, petatxatzen edo konpontzen da izan ditzakeen akatsetan eta, azkenik, presiopean eta 140 °C tenperaturan itsatsi egiten da, horrela kontratxapatua ohola osatuz. Ohol hauek moztu, petatxatu, leundu eta abar egin daitezke, nahi dugun erabileraren arabera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Zurgintza Hiztegia] [2021]