Kontrol eta instrumentazio ingeniaritza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontrol eta instrumentazio Ingeniaritza» orritik birbideratua)

Kontrol eta instrumentazio ingeniaritzan kontrol teoria erabiltzen da joera aurresangarria dituzten sistemak diseinatu eta bere portaera kontrolatzeko. Prozesu ingeniaritzaren eta ingeniaritza elektrikoaren arteko puntu batean koka daiteke.

DEFINIZIOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontrol gela

Praktikan sentsoreak erabiltzen dira aldagai jakin baten unean-uneko portaera neurtzeko (output, ingelesez), eta neurri horiek hasierako balioarekin (input, ingelesez) konparatzen dira. Konparaketa horren bidez, hasierako aldagaiean eragina duten faktore batzuk aldatuz, neurtutako balioa eta helburua den balioa berdintzea da helburua.

Aparatu bat gizakiaren zuzenketarik gabe funtzionatzeko egina badago kontrol automatikoko deritzo. Kontrol automatiko hau konplexutasun ezberdineko eredu matematikoak erabiliz egiten da. Industria mailan, PLC izeneko automatak erabiltzen dira eredu matematiko horiek lantzeko.

APLIKAZIOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aplikazio ugari ditu, hegazkinetako pilotu automatikoa ezagunenetakoa delarik, baina gaur egungo industriak kontrol ingeniaritzaren duen menpekotasunak ematen dio duen garrantzia ingeniaritzaren arlo honi. Prozesu industrial moderno guztiek erabiltzen dute kontrol sistema automatikoren bat, zeinak ekoizpen-prozesuaren diseinuan hasieratik hartzen baitira kontuan. Kontrol sistema automatikoek guztiz aldatu dute Ingeniaritza kimikoa eta prozesu ingeniaritza, baina baita ingeniaritza elektrikoa ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]