Kontsonante afrikatu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fonetikan, kontsonante afrikatu bat, bi fasez konposatutako kontsonante bat da. Hasierako fase herskarian, aire emaria ahots-bidean guztiz eragozten da, eta hurrengo fase igurzkarian atxikia den airea irekitze ia hertsi batetik pasatuz askatzen da.

Artikulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapeneko fase herskaria eta ondoko askatze fasea ahoskune berean egin behar dira.

Notazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikatuak maiz bata bestearen osteko bi kontsonante erabiliz irudikatzen dira (hau da, [kx]). Hala ere, bi faseek fonema bakar bat osatzen dutela erakusteko moduren bat baliatzea hobesten da, hara non bi ikurrak gainetik estaltzen dituen kotura kakoa. Esaterako, euskaraz /t͡ʃ/, /t͡s̺/ eta /t͡s̻/ erabil daitezke. Egungo grafia batuan, hurrenez hurren: <tx>, <ts> eta <tz>.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz kontsonante afrikatuak hiru ahoskunetan aurki daitezke: /t͡s̺/ hobikari-apikaria (egungo grafia batuan <ts>), /t͡s̻/ hobikari-lepokaria (egungo grafia batuan <tz>) eta /t͡ʃ/ hobiostekoa (egungo grafia batuan <tx>).

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitz hastapenean (/#_)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

/t͡s̺/ eta /t͡s̻/ oso urriak dira hitz hasieran (tsar, tzakur). /s̺/ eta /s̻/, ordea, maiz erabili ohi dira (sagu, zopa). Bestalde, /ʃ/ eta /t͡ʃ/-ren banaketa desberdina da euskalki batetik bestera (xede, txerri).

Bokal artean (/V_V)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bokal artean /s̻/ eta /t͡s̻/, zein /s̺/ eta /t͡s̺/-ren arteko oposizio tinkoa da eta biak agertzen zaizkigu: azal, izan, atzo, etzi, etzan, esan, osaba, atso, otso...

Herskari baten ondotik (/C_)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maileguetan ekialdean, herskari + txistukari → afrikatu bihurtzen dira (etsenplu, atsolutoki).

Ozen baten ondotik (/n, l, r_)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozenen ostean gurzkariak afrikatzen dira: antz, pentsa, beltz, eltze, hartz, ertz.

Aldiz, ozen + igurzkari taldearen ostean herskari bat dagoenean, desafrikazioa dugu: beltz > belztu, hortz > horzkari, mendirantz > mendiranzko.

Kontsonante bat aitzin (/_C)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsonante aurrean, beraz, igurzkariak baino ez dira agertzen: esne, ahizpa, gaixto, ixtorio.

Konposaketan eta eratorpenean ere desafrikazioa dugu: hotz > hoztu, hitz + tegi > hiztegi, hetsi > hesten, itxi > ixten.

Hitz bukaeran (/_#)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitz amaieran afrikatuak dira ohikoenak (mahats, latz), baina igurzkariak ere posible dira (maiz, arnas).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]