Kontsonante ahokari

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kontsonante ahokaria[1] kontsonante bat da, aire-emaria ahotik ateraraziz ahoskatzen dena. Kontsonantea ahoskatzean airea, kontsonante sudurkaria da. Kontsonante ahokariaren soinua egiteko, aho osoak moldatzen du airearen ibilbidea. Airearen bidearen aldaketa hau, ahoa eta ezpainak erabiliz, hotsaren uhin formari eragiten dio, airea zapatuz eta hedatuz. Ahoaz gain, ahots tolesdurek eta birikiek parte hartzen dute soinuaren ozentasuna eta tonua kontrolatuz. Ahots tolesduren mugimenduak zehaztuko du kontsonante bat ahostun edo ahoskabea den. Kontsonante gehienak ahokariak dira, adibidez /p/, /b/, /t/, /d/, etab. Besteak sudurkariak dira, adibidez /m/ edo /n/.

Euskara batuaz, bokal guziak ahokari eta ahostunak dira. Ahoskunea eta ahosmoldea kontuan hartuz, bost bokal ditugu euskaraz: /i, e, a, o, u/. Hala ere, zubereraz bokal sudurkariak aurki daitezke.

Kontsonante ahokari motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fonema batzuk ahokariak dira, baina badituzte beste ezaugarri batzuk ere.

Ezpainkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hersketa ezpainetan gertatzen da; beraz, herskari ezpainkaria dugu.

Adibidez: /p/ eta /b/

Horzkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hersketa mihi puntaz hortzen kontra gertatzen da; beraz, herskari horzkaria dugu.

Adibidez: /t/ eta /d/

Sabaikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hersketa mihi lepoaz aho-sabaiaren kontra gertatzen da, beraz, herskari sabaikaria dugu.

Adibidez: /c/ eta /ɟ/

Belarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hersketa sabai bigunaren kontra gertatzen da; beraz, herskari belarra dugu.

Adibidez: /k/ eta /g/

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]