Kontsonantzia (musika)

- Artikulu hau musika-terminoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kontsonantzia».
Kontsonantzia belarriarentzat atsegina den akordea da.[1] Kontsonantzia aldi bereko soinuen egonkortasuna edo kidetasuna da; horrelako soinu-multzoa. Kontsonantetzat jotzen den bitartea bere horretan da egonkor eta tentsiorik gabea, eta ez du beste batera aldatzeko joerarik agertzen. Kontsonantzia kontzeptu erlatiboa eta kulturala dela esan daiteke, baina hein batean badu oinarri objektiboa ere: bitarte bat serie harmonikoan zenbat eta lehenago agertzen den, kontsonantetzat jotzeko joera handiagoa izan da, oro har. Sistema tonalean, kontsonantetzat jotzen dira zortziduna, bostuna eta lauduna, eta, neurri txikiagoan, hiruduna eta seiduna. Gainerako bitarteak, berriz, disonantetzat jo ohi dira, zein bere neurrian. Akorde kontsonantetzat, berriz, bitarte kontsonantez osatuak direnak jo izan dira.[2] Kontzeptu horren aurka, disonantziarena dago, beste batzuk baino tentsuagotzat jotzen diren bitarteei erreferentzia egiteko erabiltzen dena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «kontsonantzia». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2025-08-16).
- ↑ Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]