Kontsumo arduratsu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kontsumo arduratsua kontsumismoa baztertu eta banakoaren beharrak asetuz, ingurumena babestu eta gizartean justizia eta berdintasuna bermatu egiten dituen kontsumoa da. Horren heburua pertsonen kontsumo ohiturak aldatzea da, benetako beharrei egokituz eta ingurumenaren, berdintasun sozialaren eta langileen ongizatea bultzatzen duten ondasun eta zerbitzuen merkatuan sartzea.

Kontsumo arduratsua ondasun eta zerbitzuak kontsumitzeko modu bat da, eta fabrikazio-prozesuan eta edozein produktu edo zerbitzuren merkaturatzean iraunkortasunaren kontzeptua defendatzen du.

Kontuan izateko puntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako gomendio edo neurri hauek, eta beste asko, lehentasunezkotzat jotzen dira egungo munduan modu kritikoan, kontzientean eta arduratsuan kontsumitzeko, bai maila pertsonalean, bai profesional zein enpresa mailan. Horien artean daude:

  • Produktu bat erosterako orduan kontuan izatea zer nolako eragina izan duen bere ekoizpen-prozesuak, salmenta-prozesuak eta baita kontsumoak ingurumenean.
  • Gure bizimoduak eta kontsumismoak sortutako aztarna ekologikoa zehaztea.
  • Kontuan izatea zer nolako enpresari goazen erostera, izan ere, giza eskubideak eta ingurumena errespetatzen duten enpresen aldeko apustua egitea izango litzateke egokiena.
  • Erositakoaren inguruko kalitatea bermatzea.
  • Produktua gure herrialdean legala izatea, eta horrela ez bada konturatzea zergaitik den ilegala.

Zerbait erostean produktu horren inguruko hautua egiten ari gara, baita horrek jasandako fabrikazio prozesu eta baita horrek sortutako zaborraren alde ere. Gainera, kontuan izan behar da produktuek  beste organizazio batzuekin lotura badaukate, eta organizazio horiek modu ez etiko batean jarduten badute, kasu horretan ere jarrera horren alde egiten ari garela.

Enpresen erantzukizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizun hurbil batean, enpresek honako kontzeptuak barneratzea espero da, beraien produktuen fabrikazio arloan eta baita kudeaketa arloan ere. Adibide bezala aipatu daiteke supermerkatuetan telazko poltsak saltzen dituztela erosketak etxera eraman ahal izateko. Horrekin, plastikoko zaborra sortzea ekiditen da eta telazko poltsak berreraltzea sustatzen dute.

Kontsumo arduratsua aurrera eraman ahal izateko, ulertu beharra dago baliabide naturalek muga bat dutela eta gure ondorengoek bizi izateko ezinbestekoak izango direla. Hortaz, kontsumo arduratsua deritzon oinarrizko hiru alderdi edo kontsumitzeko modu eskematikoa bereizten dugu:

  • Kontsumo etikoak[1], kontsumitzeko edo produktu bat hautatzeko orduan, balorazio-alderdiak sartu behar ditu. Bereziki azpimarratzen da austeritatea, hau da, benetako premien eta kontsumoak emandako zoriontasun faltsu horren artean aldea ikustea. Ikuspegi kritiko horrek kontsumitutako produktuen kopurua murriztu egiten du, eta, beraz, murriztu egiten du zabor bolumena eta ekoizpenean eta kontsumoan sortzen den kutsadura. Kontsumo etikoak garrantzia ematen dio luxu ezari, berekin dakar kontsumitzearen esanahiaz jabetzea, beste jarduera batzuei garrantzia ematea eta benetako eta ezarritako beharren artean bereizteko gaitasuna izatea. Eguneroko jarrera bat da eta erosten ditugun produktuak harretaz hautatzean datza, horretarako publizitateak ematen digun i nformazioaz gain beste informazio iturri batzuetaz baliatu behar gara.
  • Kontsumo ekologikoak ekoizpen-zirkuitu bat dakar, produktu sozialak murriztu, berrerabili eta birziklatu ondoren. Jatorri organikoko produktuak ere aztertzen dira, nekazaritza eta abeltzaintza ekologiko bat sortzean, artisau-ekoizpenaren aukera eta ingurumenaren baldintzak hondatzen ez dituzten ekoizpen-modu guztiak sortuz.
  • Kontsumo sozial eta solidarioak kontuan hartzen ditu produktu bat edo zerbitzu bat aurrera eramateko eman diren lan-baldintzak eta gizarte-harremanak. Bidezko merkataritza batean. Kontua da egindako lanagatik bidezkoa dena ordaintzea, bai zona periferikoen ekoizleei, bai gure tokian daudenei, eta ekoizpenerako eta integraziorako gizarte-alternatibak sustatzea, garapen bidezko eta iraunkor bat sustatuz.

Komunikabideen eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikabideen paperak garrantzi handia du modu arduratsuan kontsumitzerako orduan, izan ere, pertsonen ohiturak eta gustuak aldatzeko eta baita behar ezberdinak sortzeko gaitasuna dute. Gaur egun, gizartean marketinak gehiegizko kontsumismoa eragin du, kontsumo adimendun eta arduratsua alde batera utziz. Hala eta guztiz ere, gero eta jende gehiago ari da kontzientziatzen ingurumenarentzat eta baita pertsonen ongizatearentzat modu arduratsu baten jardun bahehar dela, horregaitik marketinaren erantzuna aldatzen ari da eta enpresek ere jarrera desberdin bat hartzen ari dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «BIDEZKO MERKATARITZA ETA KONTSUMO ETIKOA» prezi.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]