Kontsumo publiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Makroekonomian, kontsumo publiko esten zaio Estatuak bere erakunde ezberdinetan bere ohiko jardueretan eginiko gastuari. Kalkuluan lurren erosketak eta etxebizitzetarako eraikinak ez dira kontutan hartzen, hauek inbertsio bezala hartzen baitira (ondasun higiezinak).

Kontsumo publikoarekin batera, nazio mailan kontsumoaren beste osagaia izaera pribatuko beste izakiek eginiko kontsumo pribatua da (familia unitateak, enpresak, irabazi-asmorik gabeko entitateak...). Bata bestearen gaineko ehunekoak herrialde osoaren ekonomia mota islatzen du, liberalagoa kontsumo pribatu gehiago dagoen kasuan, edo interbentzionistagoa (sozialista edo komunista) gastu publikoak pisu gehiago duen kasuan ekonomia globalaren gainean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]