Kontsumoko produktu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kontsumoko produktuak edo kontsumigarriak kontsumitzaileek norberaren edo familiaren kontsumorako erosten dituzten produktuak edo zerbitzuak dira. Horien artean daude komenentziako produktuak, alderaketarako produktuak, espezializaziorako produktuak eta bilatzen ez diren produktuak[1].

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Komenentziako produktuak: askotan eta ahalegin baxuarekin erosten diren produktuak edo zerbitzuak dira. Bezeroek, produktu horien erosketa prozesua, aldez aurretiko planifikazio urriarekin eta parte hartze txikiarekin aurrera eramango dute. Enpresek aldiz, komunikazio masiboa eta banaketa zabala egingo dute, jende askori zuzenduko zaizkien produktu horien prezioa baxua delarik. Adibidez, xaboia eta gozokiak.
  • Alderaketarako produktuak: sarritan erosten ez diren eta ahalegin handiarekin erosten diren produktuak edo zerbitzuak dira. Kontsumitzaileek, kalitate, prezio eta estiloari arreta handia jartzen diote. Aurrekoagatik, establezimendu gutxitan eta prezio altuarekin aurkitzen dira. Era berean, enpresak, produktu horiek saldu ahal izateko, salmenta pertsonala bideratzen du. Adibidez, etxetresna elektrikoak edo arropa.
  • Espezialitaterako produktuak: ezaugarri bereziak dituzten produktu edo zerbitzuak direnez, kontsumitzaileek, markarekiko leialtasun handia daukate. Markarekiko leialak direnez, ez dituzte beste markekin alderatzen. Merkatu eremu zehatz bakoitzean produktu kopuru mugatua banatzen da, banaketa esklusiboa eramanez. Horregatik, prezio altua dute eta komunikazioa publiko zehatz bati zuzenduta egongo da. Adibidez, luxuzko ondasunak.
  • Bilatzen ez diren produktuak: kontsumitzaileek ezagutzen eta erosteko asmorik ez dituzten produktuak dira. Horien prezioa aldakorra da, eta banaketa ere bai. Publizitatearen bidez kontsumitzaileei produktuen berri ematen zaie eta banatzaile zein ekoizleek, produktu hauen banakako salmenta aurrera eramango lukete. Adibidez, bizitza aseguruak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kotler, P. eta Amstrong, G. (2014). Marketinaren oinarriak. Universidad de Deusto, Bilbo.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]