Kontxa, gauez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontxa, gauez
La Concha, nocturno
La Concha, nocturno.jpg
Jatorria
SortzaileaDarío de Regoyos
Sorrera-urtea1906
Jatorrizko izenburuaLa Concha, nocturno
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak54 (altuera) × 65 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaCarmen Thyssen Museum (en) Itzuli
BildumaCarmen Thyssen Museum (en) Itzuli
InbentarioaCTB.1996.54

Kontxa, gauez (gaztelaniaz: La Concha, nocturno) 1906an Dario de Regoyosen margolan ezaguna da. Margolari asturiarrak beti Donostiarekiko sentimendu berezia izan zuen eta hiria behin baino gehiagotan haren lanen protagonista izan zen. 1906an eta 1907an Regoyos Donostian bizi izan zen, Trueba kalearen 8an. Gaueko paisaiak, bestetik, margolariaren oso gustuko lanak ziren. Margolan honetan pertsona batzuk hitz egiten ari dira. Atzean Santa Klara uhartea eta Igeldo mendia ikus daitezke. Uhartearen aurrean itsasontzi baten argiak ikus daitezke.

Argi-ilunak oso lortuta daude lan honetan. Lehenengo planoan, ezkerrean, zuhaitz baten adarrak ikus daitezke; errekurtso hori ohikoa zen Regoyosen lanetan. Pertsonaiak binaka agertzen dira, era simetrikoaz antolatuta. Margolanak lasaitasuna eta intimitatra adierazten ditu.

Margolanak garaiko Donostiaren gaineko informazioa ematen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]