Kontxako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 19′ 02″ N, 1° 59′ 01″ W / 43.317129°N,1.983669°W / 43.317129; -1.983669

Infobox train2.png
Kontxa-Erdialdea
Eraikitzen
Kontxa geltokia kokapena.jpg
Geltokiaren kokapena Donostiako Erdialdean.
Kokapen mapa
Lineak

« Bentaberri Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg  Easo »
« Bentaberri Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1K.svg  Easo »
« Bentaberri Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E2.svg  Easo »
Kokapena
Helbidea Easo kalea, 23; 20006
Udalerria Donostia,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea 2. gunea
Irekiera 2022
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aiga elevator inv.svg Pertsonaldun txarteldegia 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren E1  Bilbo-Atxuri - Donostia-Amara
1K  Zumaia - Amara
E2  Lasarte-Oria - Hendaia

Kontxa-Erdialdea edo Kontxa Euskotren Trena eragilearen E1, 1K eta E2 lineen parte izango den lurpeko geltokia da, Donostiako udalerriko Erdialdean kokatuko dena.

Donostiako pasantea martxan jartzearekin batera inauguratuko da, lanak 2017ko udazkenean hasi zirela eta 2022ko hasierarako amaituta egotea aurreikusten delarik,[1] eta Mugi sistemaren 2. tarifa-gunearen parte izango da.

Donostiako pasantea 4,2 kilometro luzedun trenbide saihesbidea da, Lugarizko geltokian hasi eta Antigua auzotik igaroko dena, bertan Bentaberriko geltokia eraikiko delarik. Ondoren Mirakontxa gurutzatu eta Erdialdera helduko da, Kontxako geltokia gaineratuz. Handik Amarara helduko da, Easoko lurpeko geltoki berriak gaur egungo Amara-Donostia geltokia ordeztuko duelarik. Lurpeko geltoki berri hau eta gero trenbide zaharrari lotuko zaio, Anoetako geltokirantz.

Geltokiak bi trenbide eta bi alboko nasa izango ditu, eta nasa aldaketa trenbideen gaineko bestibulutik egingo da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia Donostiako pasantearen 3,081. eta 3,174. puntu kilometrikoen artean kokatzen da, Donostia-Hendaia trenbidearen barruan, eta Erdialdea auzoari ematen dio zerbitzu. Geltokia Donostiako zabalgunean kokatzen da, Easo eta Urbieta kaleen eta Arrasate eta San Bartolomé kaleen arteko etxe-irlen artean.

Hiriko bizitegi-erdigunetik eta erdigune turistikoaren inguruan dago, Kontxako hondartza eta Loiola kaleen inguruan, hain zuzen ere, lehen mailako turismo eta olgetarako erakargunea eta Artzai Onaren plazako eremua eta, oro har, zabalguneko eremua hiriko alde zaharrarekin lotzen dituen ardatza, hurrenez hurren.[2]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak lau sarbide izango ditu:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko irailaren 7an Euskal Trenbide Sareak Lugaritz-Mirakontxa tartearen lanak esleitu zizkion Moyua, Viuda de Sainz eta Comsa enpresek osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteari (ABEE), 38,1 milioiren truke. Urte horretako udazkenean lanak hasi ziren eta 46 hilabeteko epean amaitzekoak dira.

Lugaritz-Mirakontxa tartea 2,1 kilometroko luzera duen trenbide bikoitzeko tunela da, zeinak Bentaberriko lurpeko geltokia barne hartzen duen. Tartea Lugaritz eta Amarako geltokien arteko tunelean hasten da, Lugarizko geltokitik 100 metrora. Lotune horren ondoren, trenbide berria Benta Berri auzoan sartuko da, kurban eta kontrakurban egongo den beheranzko trazatu baten ondoren geltokiko leizera helduko dena.

Leize motatako geltokiak bi alboko nasa izango ditu, 81 metro luzedunak, eta horien gainean mezzanina edo bestibulua kokatuko da. Leizea Seminarioko mendi-hegalaren behean kokatuko da, eta gainazalarekiko sakonera 21 metrokoa izango da.

Lugaritz-Mirakontxa tartea gauzatzeko bi eraso-arrapala proiektatu dira, haietatik makineria sartzeko. Lehenak Zarautz hiribidean du sarbidea, geltokiaren hegoaldean. Bigarrenak Sanserreka pasealekuaren azpiko ezpondan du ahokatzea, Pio Baroja pasealekuaren 47. zenbakiaren aurrean. Azken hori izango da, behin lanak amaitutakoan, larrialdietarako irteera eta haizeztatzeko galeria.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]