Kontzezio kalea (Bilbo)
Kontzezio kalea (Bilbo) | |
---|---|
Geografia | |
Lurraldea | Bilbo |
Ezaugarriak | |
Loturak | Babes kalea San Luis Meategiaren kalea Bruno Mauricio Zabala kalea Kontzezio zeharkalea Gimnasio kalea Arnotegi kalea |
Kontzezio kalea Bilboko kale bat da, San Frantzisko auzoaren eta Zabala auzoaren arteko mugan dagoena, Bizkaiko lurralde historikoan.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bruno Mauricio Zabala kalean hasi eta San Luis Meategiaren kalean amaitzen da.[1]San Frantzisko auzoa Ibaiondo barrutian kokatuta dago (5. barrutia).
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Balmasedako bidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo izena jaso aurretik, eta 1835eko Antonio Goikoetxea[2] arkitekto bermeotarraren planoan egiazta daitekeenez, Abandoko Elizateko eremu horretan Bilbotik Balmasedarako bidea zegoen. San Anton zubitik abiatuta, Bilbo Zaharra osatzen zuten eraikin eta etxebizitza multzoa zeharkatzen zuen, eta, ondoren, Hiru Zutabe plazatik gora Miribilla Garaiak auzoraino igotzen zen eta handik Mena auzoraino jarraitzen zuen, ondorengo urteetan Kontzezio bidea bezala ezagutuko zena marraztuz.[2] Plano horretan, Abandoko aldetik Bilbora hurbiltzen den errege-bide berriaren trazadura ikus daiteke. 1857ko Francisco Coelloren Atlasaren Bilboko planoan jada ikus daiteke geroago San Frantzisko kalea izango zen errepidearen zatia.[3]
Bilbok Abandoko elizatea anexionatu ondoren, Bilboko Udalak eta Bilboko Compañía General de Créditok 1871 urtean sinatutako hitzarmen batean oinarrituta urbanizatu zen ingurua.[4] Kontzezioko biderantz zihoan sektorea urbanizazio motelagokoa izan zen, zailtasun orografikoengatik eta horrek zekarren kostu ekonomikoagatik. Kontzezioko bidea zati batean hondoratuta zegoenez, 1882. urtearen amaieran, eta udal ingeniariak hala eskatuta, obrak egin zituzten, oraindik ere kalean trafiko handia zegoelako. Bide bihurgunetsua eta planifikatu gabea, oraindik ere XIX. mendeko 80ko hamarkadaren amaieran hainbat desjabetze egin behar izan ziren kalea zuzendu ahal izateko. [5]
Sortzez Garbiaren komentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaleari Kontzezio izena ematen dion Sortzez Garbiaren komentua bide honetako 8. zenbakian dago jada 1859. urtetik. Abando Ibarrako Santimamiko Moja Frantziskotarren Komentuak, bere historian zehar, hainbat lekualdaketa egin behar izan zituen 1530. urtean Naxan kokatu zenetik. Behin eta berriz, bai Iberiar penintsulako gerra deiturikoan, bai karlistaldietako Bilboko setio ezberdinetan, komentua gerra-ospitale bihurtu zuten. Baina 1857an Bilbo-Tutera trenbidearen proiektua aurkeztu zen, eta horren geltoki nagusia Sortzez Garbiaren komentua zegoen tokian planifikatu zen. Proiektu hori 1858ko Errege Dekretu baten bidez onartu zen, eta Tren Konpainiak 1859an hasi zuen komentuari dagokionez egin zen desjabetze-prozesua. Egoera horren aurrean, mojek beren komentu berria Mena inguruan eraikitzea aukeratu zuten, Balmasedarako bidearen ondoan. Garai hartan inguru hori nahiko isolatuta zegoen, baina, aldi berean, Bilbotik hurbil eta komunikatuta.[6][1][7][8]
Al Forkan meskita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaleko 4. atarian dagoen Al Forkan meskita 2012ko uztailaren 20an ireki zuten, Bilboko 10.000 musulman baino gehiagori zerbitzua emateko. Aurretik Gorte kaleko 33. zenbakian zegoen, 650 metro koadro ditu eta 398 fededunentzako lekua du; Euskal Autonomia Erkidegoko meskitarik handiena da, eta, Begoñazpi kaleko Assalam meskitarekin eta Fika kaleko Badr meskitarekin batera, Bilbon dauden hiruretako bat da.[9][10][11][12][13]
Harrobia Ikastola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontzezio kalean Harrobia Ikastola Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren sarrera dago, nahiz eta bere ataria ondoko Harrobi plazan egon. Ikastolen Elkarteko kidea, irabazi asmorik gabeko kooperatiba integrala da, onura publikokoa deklaratua. 2001ean sortu zen Portugaleten, Ibar Ezkerra Ikastola izenarekin, eta 2011tik Bilbon eskaintzen ditu bere zerbitzuak, gaur egungo izenarekin.[14]
Udal dutxak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023. urtetik udal dutxa publikoak Kontzezio kaleko 5. zenbakian daude. Instalazioak 20 dutxaz osatuta daude, eta horietatik bi desgaitasuna duten pertsonentzat egokituta daude. 14 gizonezkoentzat dira eta 6 emakumezkoentzat; izan ere, urtean batez beste 18.000 erabiltzaile dituzte, erabiltzaileen % 75 gizonezkoak dira eta % 25 emakumezkoak.2003. urteaz geroztik, eta leku berrira aldatu ziren arte, dutxak Bruno Mauricio Zabala kaleko 18an egon ziren, udal azoka izandako egoitza batean. Hauek, aldi berean, Atxurin Maestro García Rivero Ikastetxe Publikoaren behealdean egon zirenak ordezkatu zituzten. Mota honetako lehen bainuak Bilbon inauguratu ziren 1916ko uztailaren lehenean, Concha Jeneralaren kaleko eskolen behealdean.[15][16][17]
Horma-irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko urriaren 2an, kaleko 13. zenbakian, SUSO33ren mural bat[18] inauguratu zen. Ekimen hau Bilboko Udalak, inguruko hainbat kultur eragilerekin batera, antolatutako “BLV-ART” programaren barruan kokatzen zen.[19]
2010. urteaz geroztik, beste mural bat dago inguruan, zehazki, Kontzezioko komentuko horman, DK Muralismo taldearen lana. Sergio Garciak eta Jose Ramon Bañalesek parte hartu zuten talde horretan, eta 90eko hamarkadan antzeko ekimenetan parte hartu zuten.[20] Lan hori Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Birgaitze Bulegoak sustatu zuen, Birgaitze Mahaiarekin elkarlanean (alderdi politikoek eta auzo elkarteek ordezkaritza zuten mahai horretan).[21]
El Amparo jatetxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]El Amparo jatetxea Bilboko jatetxe ospetsua izan zen XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera artean, 1918an itxia, Kontzezio kaleko 3. zenbakian egon zena. Azkarai Egileor ahizpek zuzendu zuten familia jatetxearen ardura hartu ondoren, eta historia egin zuten euskal sukaldaritza kanonikoaren oinarriak jarriz.[22][23]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Bilbaopedia - Concepción. Calle» www.bilbaopedia.info.
- ↑ a b Pacho Fernández, María Jesús. (2013). «EL ARQUITECTO MUNICIPAL EN BILBAO. ORIGEN Y CONSOLIDACIÓN DEL CARGO (1800-1876) 115» Kobie. Serie Antropología Cultural n º 17: 115-134 ISSN 0214-7971..
- ↑ «Atlas de Coello» Guiadigital.uam.es.
- ↑ Estatutos y reglamento de la Compañía General Bilbaína de Crédito aprobados por Real Orden de 13 de junio de 1862. .
- ↑ Salazar Arechalde 2006, 99-100-101 orr. .
- ↑ Lanzagorta Arco, María José. (2003). «El convento de la Concepción en el Bilbao del Antiguo Régimen» Bidebarrieta (12) ISSN 1137-4888..
- ↑ Estornes, Blog De Cesar. (viernes, 13 de agosto de 2021). «BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES: EL CONVENTO DE LA PURÍSIMA CONCEPCIÓN DE ABANDO» BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES.
- ↑ «Plan Comunitario de Bilbao La Vieja, San Francisco y Zabala - CONVENTO DE LA INMACULADA CONCEPCIÓN» www.bilbao.eus.
- ↑ BAsurto, José. (2012-07-21). «La mezquita de la calle Concepción se abre al culto con total normalidad» Deia.
- ↑ «La mayor mezquita de Euskadi abre sus puertas en Bilbao» EITB.
- ↑ «Especial Boulevard desde la mezquita Al Forkan en Bilbao» EITB.
- ↑ «MEZQUITAS :: Din-salam» www.din-salam.es 2023-04-02.
- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8b16eead1a456352e. (2011-10-21). «SOCIOCULTURAL ISLAMICA AL FORKAN» www.euskadi.eus.
- ↑ «Harrobia, ikastolen lanbide heziketarako zentro berria» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
- ↑ «Bilbao.eus, Distrito 05: Ibaiondo, Noticias, LAS DUCHAS MUNICIPALES DE BILBAO ESTRENAN NUEVA UBICACIÓN» www.bilbao.eus.
- ↑ Gondra, Juan. (2007). «Las Duchas de la calle Recacoeche» Periódico Bilbao.
- ↑ MANZANO, SANDRO G.. (2011-09-26). «28.000 duchas gratis al año en Bilbao» Deia.
- ↑ «SUSO33. Mural. Bilbao 2015» SC Gallery.
- ↑ BILBO ZAHARRAK, SUSO33 NAZIOARTEKO ARTISTA OSPETSUAK SINATUTAKO HIRI ESKU-HARTZE LAN BERRIA IZANGO DU BIHARTIK AURRERA. 2024-09-29.
- ↑ «DK Muralismo, hiria koloreen bidez sendatzen» Argia.
- ↑ Olalde, Rafa. (2018-02-28). «Mural del Convento de la Concepción» Bilbao: Arte en la calle.
- ↑ Bilbao Kultura. (2021-09-16). Txio ta Txio: Restaurante El Amparo Zabala. .
- ↑ ARLUCEA, ANA VEGA PÉREZ DE. (2018-03-05). «El Amparo y las hermanas que cortaron el bacalao» El Correo.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Salazar Arechalde, José Ignacio (2006). La otra orilla. Formación del barrio de San Francisco (1870-1900). Bilbao: Surbisa.