Kooperatiba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kooperatiba ekonomia, gizarte eta kultura helbuetarako bazkide izeneko pertsonek osatzen duten borondatezko merkataritza-baltzu autonomoa da. Erakundearen jabetza bazkideena da eta bere kudeaketa demokratikoa da, bazkideen artean. Bazkide guztiek eskubide eta eginbehar berdinak dituzte eta irabaziak beraien artean banatzen dira.

Komeni da kooperatibaren lege kontzeptua eta kontzeptu soziologikoa bereiztea. Sarri, kooperatiba legezko kontzeptua murritzagoa da autonomian eta demokrazian oinarritzen den kooperatiba kontzeptu zabala baino. Horrela, mutualitateek eta lan baltzu anonimoek ere kooperatiben ezaugarriak izaten dituzte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarlanean oinarritzen diren enpresa egiturak historiaren aro guztietan izan dira. Hala ere, XIX. mendearen lehenengo hamarkadetan hasi zen "kooperatiba" hitza erabiltzen.

Garrantzi handikoa izan ziren, XIX. mendeko bigarren erdian eta XX. mendearen lehenengo hamarkadetan, batez ere, kontsumitzaileen kooperatibak, nekazaritza kooperatibak eta kreditu kooperatibak.

Azken hamarkadetan, gero eta indar handiagoa hartzen ari dira lan kooperatibak herri batzuetan. Euskal Herritik aparte, Frantzian, Espainian edo Italian (baita ere Estatu Batuetan, nahiz eta lege egitura ezberdin baten bidez: ESOP delakoen bidez).

Lege egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kooperatiba gehienak, Hego Euskal Herrian, 4/1993 Kooperatiben Legearen pean eratzen dira, bai eta lege hori garatzen duten araudien bitartez ere. Oso kooperatiba gutxi dira, Euskal Herrian, Espainiako legearen pean geratzen direnak.

Bestaldetik, hemendik aurrera, Europako Sozietate Kooperatiboaren Estatutua indarrean sarturik, Estatutu honen barruan eratzeko aukera izango dute ere euskal kooperatibek.

Azkenean, hasieran esandakoaren arabera, ez dugu ahaztu behar ere hainbat kooperatiba mutualitateen edo lan baltzu anonimoen legediaren pean eraturik daudela.

Kooperatiben printzipioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Atxikimendu boluntarioa eta irekia: kooperatibak, erakunde boluntarioak dira, haien zerbitzuak erabiltzeko gai diren guztiei eta bazkide izateko erantzukizuna onartzeko guztiei daude irekiak, generoaren, arrazaren, klase sozialaren, posizio politikoaren edo erlijioaren araberako bazterketarik gabe.
  • Bazkideek kudeaketa demokratikoa egingo dute: kooperatibak bazkideek demokratikoki kudeatutako erakundeak dira eta haiek kooperatibaren politikak eta erabakiak ezartzen hartzen dute parte. Kooperatibak ordezkatzeko eta kudeatzeko aukeratutako gizon eta emakumeak dira bazkideen aurrean arduradunak. Lehen mailako kooperatibetan, bazkide guztiek dute bozketarako eskubide berberak (bazkideko boto bakarra), eta beste mailakoak ere modu demokratikoan daude antolaturik.
  • Bazkideen parte hartze ekonomikoa: bazkide guztiek diruzko ekarpena egin ohi diote kooperatibari. Diru horren zati bat gutxienez, kooperatibaren ondasun komuna izango da orokorrean. Bazkideek ordaina jaso ohi dute, bazkide izateko baldintza den emandako diruan oinarriturikoa. Bazkideek zehazten dituzte honako xedea betetzeko soberakinak: kooperatibaren garapena, erreserbak ezarri bidez, zati bat behintzat banatzerik ez dagoelarik; bazkideen irabaziak kooperatiban egindako eragiketen proportzioan; eta bazkideek onartutako beste jarduerei laguntzea.
  • Autonomia eta independentzia: kooperatibak, elkarri laguntzearen, erantzukizunaren, demokraziaren, berdintasunaren eta solidaritatearen baloreetan oinarritzen dira. Haien sortzaileen ohiturak jarraituz, kideek zintzotasunaren, gardentasunaren, erantzukizun sozialaren eta besteenganako arduraren balio etikoetan sinesten dute.
  • Hezkuntza, formazioa eta informazioa: kooperatibek hezkuntza eta formazioa eskaintzen diete bazkideei, aukeratutako ordezkariei, zuzendariei eta langileei kooperatiben garapenean modu eraginkorrean lan egin dezaten. Kooperazioaren izaera eta onurak zein diren aditzera ematen diote publikoari, gazteei eta iritzi-liderrei gehienbat.
  • Kooperatiben arteko elkarlana: kooperatibek bazkideei ahalik eta modu efikazenean erantzuten diete eta mugimendu kooperatiboa indartzen dute tokiko, nazioko, eskualdeetako eta nazio arteko egituren bitartez elkarrekin lan eginez.
  • Komunitatearenganako interesa: kooperatibek haien komunitateen garapen iraungarria lortzeko egiten dute lan, haietako bazkideek onartutako politiken bitartez.

Kooperatiben organoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Batzar Nagusia.
  • Artezkaritza Kontseilua.
  • Kontu-hartzailetza.

Lehen mailako Kooperatiba motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elkarlaneko kooperatibak.Kontsumitzaile eta erabiltzaile kooperatibak.
  • Etxebizitza kooperatibak.
  • Nekazaritza kooperatibak.
  • Lurra erkidegoan ustiatzeko kooperatibak.
  • Zerbitzu kooperatibak.
  • Itsasoko kooperatibak.
  • Garraiatzaileen kooperatibak.
  • Aseguru kooperatibak.
  • Osasun kooperatibak.
  • Irakaskuntza kooperatibak.
  • Kreditu kooperatibak.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kooperatiba Aldatu lotura Wikidatan